102 emakume ondarrutarrek eman dute izena Lilatoian eta autobusean izena emateko aukera otsailaren 21era arte egongo da Etxelilan

0

Ondarroako Emakumeen Udal Berdintasun Kontseiluak jakinarazi du otsailaren 21era arte egongo dela zabalik Lilatoira joateko autobusetan izena emateko epea Etxelilan. Dagoeneko Lilatoian ezin da izenik eman Etxelilan, baina hala eta guztiz ere giroaz gozatu nahi duten emakumeentzako edo aldarrikapenekin bat egin nahi dutenentzat zabalik dago autobusean izena emateko epea otsailaren 21era arte, 5 euroren truke.

102 emakume ondarrutarrek eman dute izena Lilatoian parte hartzeko. Ondarroatik inoiz joan den emakume kopuru handiena da martxoaren 1eko Donostiako lasterketarako izena eman duena. Hori dela eta Ondarroako Udalak bigarren autobus bat ere antolatu egin behar izan du aurten.

Autobusa goizeko 08:00etan aterako da Zaldupetik eta itzulera arratsaldeko 18:00etan izango da Donostiatik.

[31. LILATOIA] KORRIKA EGITERA ZOAZELA? Famaua zaz!

ZUREA EZ DELA KORRIKA EGITEA edo “jo aurten ere ez naiz heldu prestatzera”? Lasai, parte hartzeko modu asko daude! Eta merezi du giroarekin gozatzera joatea, animatzera, lagunei “txoixo bokaillun abituallamento” pertsonalizatu bat jartzera, aldarrikapenarekin bat egitera…

Bigarren autobus bat antolatuko da, eta beraz, AUTOBUSEAN APUNTATU ZAITEZKE ORAINDIK! Ondarrutik urtengo da goizeko 8:00etan eta 18:00ean bueltatu -5€

Oraindik apuntatu ez bazara, jarri Etxelilarekin kontaktuan: bertaratuta, telefono bidez edo emailez, Otsailak 21 baino lehen.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina