Apustu etxeen inguruko eta Martxoaren 8ko mozioak onartu ditu Ondarroako Udalak

0

Otsailaren 27an egindako Osoko Bilkuran onartu dira bi mozioak. Lehenengoa, Apustuetxeen Aurkako Ondarroako Plataformak aurkeztu du, bi udal taldeen zein Ondarroako Udalaren babesa eskatuz “herrian apustuekin dagoen arazo larriaren” aurrean.

Plataformako kideek aurkeztutako idatziak EH Bilduren eta EAJ/PNVren aldeko bozkak eduki ditu, eta beraz, Ondarroako Udalak bat egin du aho batez plataformako kideek aurkeztutako adierazpenarekin.

[IRAKURRI HEMEN APUSTU ETXEEN INGURUKO MOZIOA]

Bigarrena, martxoaren 8an ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira izan da. Ondarroako EH Bilduren izenean Irina Alkorta Bedialauneta Berdintasun zinegotziak idatzi bat aurkeztu zuen Ondarroako Emakumeen Udal Berdintasun Kontseiluaren aurrean, eta EAJ/PNVk egindako ekarpen bat gehituta aurkeztu da mozioa udalbatzan; Ondarroako Emakumeen Udal Berdintasun Kontseiluaren oniritziarekin aurkeztu da plenoan idatzia . Bi alderdiek alde bozkat dute. Mozio horrekin udalak konpromiso hauek hartu ditu: Berdintasun plan berria diseinatzea, Etxelila indartzea emakumeen parte hartzerako gune sozial eta politiko gisa eta udal politika publikoak talde feminista zein tokiko emakumeen elkarteekin diseinatzea Udal Berdintasun Kontseiluan.

[IRAKURRI HEMEN M8rako MOZIOA]

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina