Ondarroako Jabekuntza Eskolako ikastaroetan moldaketak egin dira larrialdi egoera dela eta

0

Larrialdi egoera ezarri baino lehen martxan zegoen Emakume italiarren literatura ikastaroari telematikoki emango zaio jarraipena izena emanda zeudenekin. Zoru pelbikoa lantzen ikastaroan, ostera, zenbait informazio modu zabalean eskainiko dira bideoen bitartez (datorren astean eskainiko ditu Etxelilak zehaztapen gehiago). Nagore Basterra irakasleari galderak egiteko aukera ere egongo da eta erantzunak hurrengo asteko bideoan eskainiko dira.

Deriba konfinatuak ongizate feministarantz. Silvia Piris Lekuona soziologoak eta Amaia Perez de Orozco ekonomia feministan adituak Jabekuntza Eskolen barruan Etxelilan eskaini beharreko Deriba konfinatuak, ongi bizitze feministarantz ikastaroa on-line eskainiko da. Colectiva XXK Feminismos, pensamiento y acción taldeko kideak dira bi hizlariak eta egoerak behartuta moldatu egin behar izan da ikastaroa: “Lehen, zein alternatiba eraikitzen ari garen elkarrekin pentsatzea proposatzen genizuen, itotzen gaituen sistema honi eta bizitza erasotzen ari den ekonomia honi aurre egiteko. Gaur, galdera horiei berriro heldu nahi diegu, koronabirusa izaten ari den “errealitate kolpetik”. Zer eragin du kapitalismo heteropatriarkalak gure bizitzetan (orain pandemiarekin larrituta, baina urrunetik zetozenak)? Nola ari gara bizimodu txar horiei alternatibak eraikitzen (gaur egun ere, bizi dugun egoerari aurre egiteko moduari oso lotuta)?”.

IZENA EMATEKO ARGIBIDEAK:

  • Telefonora deituz (664 54 73 67) edo emailaren bidez (etxelila@ondarroa.eus). Izen emate fitxa bete, posta elektronikoz bidali eta transferentzia egin beharko da matrikula osatzeko.

EGUTEGIA ETA ORDUTEGIA:

  • Apirilaren 14tik maiatzaren 5era. Topaketa birtualak: martitzenetan, 17:00etatik 18:30era.

BEHARREZKO BALIABIDEAK:

  • Internet sarbidea. Honako hauek erabiliko dira: posta elektronikoa eta ZOOM plataforma topaketa birtualentzako.

INFORMAZIOA JASOTZEKO:

  • ETXELILA 664 54 73 67 (deitu edo whatsappa bidali dezakezu) eta posta elektronikoan etxelia@ondarroa.eus

ORDAINKETA:

  • Matrikula 5 € – Ordainketa banku transferentzia bidez. Kontu korrontea: ES37 2095 0058 12 3830434777. Kontzeptuan “jabekuntza eskola” jarri.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina