Zabalik dago Jabekuntza Eskolako ‘Deriba konfinatuak ongizate feministarantz’ on-line ikastaroan izena emateko aukera

0

Ondarroako Jabekuntza Eskolak bere ikastaroak moldatu behar izan ditu, Deribak ongizate feministarantz ikastaroa egokitu eta on-line eskainiko du: Deriba konfinatuak ongizate feministarantz. Dinamizatzaileak: Silvia Piris Lekuona soziologoa eta Amaia Perez de Orozko ekonomia feministan aditua izango dira, Colectiva XXK Feminismos, pensamiento y acción taldeko kideak. Izen ematea apirilaren 14 goizean amaituko da.

[DESKARGATU HEMEN IZEN EMATE ORRIA]

[IRAKURRI HEMEN AMAIA PEREZ OROZKORI EGINDAKO ELKARRIZKETA]

Laburpena:

Birplanteatu egin dugu tailer hau konfinamendu garai berrietara egokitzeko. Hasierako proposamena zen elkarrekin pentsatzea zein alternatiba eraikitzen ari garen itotzen gaituen sistema honi eta bizitza erasotzen ari den ekonomia honi aurre egiteko. Orain, berriz, galdera horiei helduko diegu, baina koronabirusak ekarri digun “errealitate kolpe berritik”.

  • Zein da kapitalismo heteropatriarkalak gure bizitzetan duen eragina?. Oraingo pandemia honek larriagotu du lehendik ere sustrai sakonak dituena.
  • Nola ari gara bizimodu txar horiei alternatibak eraikitzen?. Gaur egun bizi dugun egoerari aurre egiteko moduari oso lotuta datorrena.

[DESKARGATU HEMEN IZEN EMATE ORRIA]

Metodologia:

Lehen, “Deribak” izeneko metodologia erabiltzea proposatu genizuen. Baina horretarako ezinbestean kalera atera behar gara eta orain, ordea, ezin dugu. Horregatik, gure etxeetatik egiteko egokitu behar izan dugu. Tailer honetan online saioak eta bakarkako lana izango ditugu. Astean behin, birtualki elkartuko gara, hausnarketa eta eztabaida kolektiborako tarte bat eduki ahal izateko, gure azalpen labur batetik abiatuta. Saio artean, eztabaidarako material eta galdera labur batzuk bidaliko dizkizuegu, online eskainitako denbora ondo aprobetxatu ahal izateko.

[IRAKURRI HEMEN AMAIA PEREZ OROZKORI EGINDAKO ELKARRIZKETA]

Beharrezko baliabideak: internet sarbidea. Honako hauek erabiliko dira: posta elektronikoa eta ZOOM plataforma topaketa birtualentzako.

Egutegia eta ordutegia: apirilaren 14tik maiatzaren 5era. Topaketa birtualak: martitzenetan, 17:00etatik 18:30era.

Hizkuntza: bermatuko da euskaraz parte hartzea baina baliteke materiala edota azalpenak euskaraz nahiz gazteleraz ematea.

Izena emateko argibideak: Telefonora deituz (664 54 73 67) edo. emailaren bidez (etxelila@ondarroa.eus). Izen emate fitxa bete, posta elektronikoz bidali eta transferentzia egin beharko da matrikula osatzeko.

Jaso informazioa hemen: ETXELILA 664 54 73 67 (DEITU ALA WATSAPA bidal dezakezu) eta posta elektronikoan etxelia@ondarroa.eus

Ordainketa: Matrikula 5 € – Ordainketa banku transferentzia bidez. Kontu korrontea: ES37 2095 0058 12 3830434777. Kontzeptuan “jabekuntza eskola” jarri.

[DESKARGATU HEMEN IZEN EMATE ORRIA]

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina