Jabekuntza Eskola on-line ari da eskaintzen Zoru Pelbikoa Lantzen ikastaroa, Nagore Basterra fisioterapeutaren eskutik

0

Ondarroako Udalak martxan ipinitako Emakumeen Jabekuntza Eskola berregituratu egin behar izan da larrialdi egoerarekin batera eta aurreikusitako ikastaro batzuk on-line eskaintzen hasi da. Horietako bat da Nagore Basterra Berridi fisioterapeuta ondarrutarrak eskaintzen duen Zoru Pelbikoa Lantzen ikastaroa.

Zoru Pelbikoa lantzen. Azalpen teorikoak. (Jabekuntza Eskola; on-line ikastaroa-1)

Ikastaroa bideo bidez eskaintzen ari da. Bideoak, Ondarroako Berdintasun Sailaren YouTubeko kanalean daude ikusgai eta bertara igotzen joango dira apurka-apurka eskola guztiak. Udalbarriak.eus webgunean dagoen Kiroldegi Birtualean ere eskuragai daude ikastaroko bideoak.

Zoru Pelbikoa lantzen. Azalpen teorikoak: hipopresiboak. (Jabekuntza Eskola; on-line ikastaroa-2)

Etxelilatik zehaztu dutenez, irakasleari galderak bidaltzeko aukera edukiko dute parte hartzaileek, horretarako jarritako bideetatik. Nagore Basterrak hurrengo asteko bideoan erantzungo ditu galderak, eta eskolako zenbait jarduera ere galdera horien erantzunetan oinarrituko dira. Horrela, eskolak dinamizatzea eta emakumeen parte hartzea sustatu nahi dira. Galderak egiteko hauek dira bideak:

  • Whatsapp bidez Etxelilako telefonora: 664 54 76 67
  • Posta elektronikoz: etxelila@ondarroa.eus
  • Etxelilako sare sozialen bitartez: Facebook eta Instagram.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina