Webgune berria aurkeztu du Etxelilak, konfinamenduan ere emakumeen topaleku izaten jarraitzeko

0

Etxelila Ondarroako Emakumeen Topalekuak webgune berria aurkeztu du, konfinamenduan ere bere jarduerekin segitzeko asmoz: etxelila.wordpress.com. Helburua Etxelilako zerbitzuek eta proiektuek jarraipena edukitzea da.

Adierazi dutenez, blog horretan aurkitu daitezke, besteak beste, Jabekuntza Eskolako online ikastaroen informazioa eta materiala, proiektu eta zerbitzuen inguruko albisteak eta Liburutegi Feminista era digitalean. “Itxialdian ere, irakurtzen, ikasten, konpartitzen eta jabekuntza prozesuak garatzen jarrai dezagun!”, esan dute Etxelilatik.

HONEKIN LOTUTA:

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina