Zunbeltz Bedialauneta, alkatea: “250.000 euro bideratu ditugu herriari eta herritarrei laguntzeko”

0
Ondarrutarrak eta herriko ostalaritza, merkataritza eta mikroenpresak dira herriari bizia ematen diotenak eta beraientzako izango dira laguntza guztiak. Gizarte laguntzetan ere partida handitu da, bai epe motzerako eta baita familiek ikasturte hasierako gastuei aurre egiteko ere.
Gizarte gaietarako laguntzetan iaz baino 40.000 euro gehiago jarri ditugu.
Zertara bideratuko dira 250.000 euro horiek?

250.000 euro bideratu ditugu COVID-19ak eragindako kalteei aurre egiteko asmoarekin. Azterketa bat egin dugu alor desberdinetan eta dirulaguntzak horien arabera banatuko dira: gure asmoa laguntzak herritarrengana zuzenean iristea da: Gizarte laguntzen bidez, bonoen bidez eta ostalaritza, merkataritza eta mikroenpresentzako laguntza zuzenen bidez.

1. fasearekin batera bono dendak ipiniko ditugu martxan: 20 eurorekin 10 euro opari; herriko komertzioak eta herritarren ahalmena piztu nahi ditugu.

Nola banatuko dira laguntza horiek?

Gure asmoa herriko ekonomia indarberritzea da eta horretarako garrantzitsua deritzogu laguntzak esparru desberdinetan banatzea: deseskaladaren lehen faserako 20.000 euroko bono dendak aterako ditugu Zatozteren laguntzarekin herriko edozein negoziotan gastatzeko eta Lea-Artibai Garapen Agentziaren bidez herriko mikroenpresentzako 100.000 euro bideratuko ditugu udaletik. Arlo sozialean, Gizarte Larrialdietarako Laguntzetan (AES) iaz baino 20.000 euro gehiago jarriko ditugu. 20.000 euroko balioa edukiko duten beste bono denda sozial kopuru bat udazkenerako utziko dugu, ikasturte hasierak ekarri ditzazkeen gastuei aurre egin ahal izateko. Azkenik, gainontzeko 30.000 euroko partida bat ostalaritzara bideratuko dugu, ostalariekin adostutako eta kontsumitzaileak oinarri hartutako formatu baten bidez, egoeraren bilakaera ikusita sortu daitezkeen egoera berriei aurre egiteko, ostalaritzan adibidez.

Eneritz Basurko, alkateordea: “Eskerrak eman nahi dizkiot Zatozteri hau guztia antolatzen laguntzeagatik”.

Eta gainontzeko partidarekin, zer?

Egoera egun batetik bestera aldatzen doala ikusirik, beste partida bat egoera berrietara moldatzeko aurreikusi dugu. Ez dakigu hurrengo hilabeteetan zer beharrizan berri sortuko diren, eta horregatik larrialdi horiei erantzuteko prestatu dugu partida bat.

ESKERRIK ASKO!

Eskerrik asko Artibai udal egoitzako langile guztioi.

Eskerrik asko udaleko langile guztioi.

Eskerrik asko bolutario sareko kideoi.

Eskerrik asko maskarilak egin dituzuenoi.

Eta eskerrik asko zuei, ondarrutarroi! Zaindu!

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina