Boteretsuak sentitzen ahal gara gure gorputza eta desirarekin “konexioan” gaudenean, munduak eskaintzen dizkigun aukerak bizitzeko prest. Hala ere, tarteka “konexio” hori galdu dezakegu, eta iruditzen ahal zaigu gure alde erakargarria, gozagarria, nonbaiten bidean galdu egin dela. Baina ez da desagertu, berpizteko ate bat behar du, besterik ez. “konexio” hori berpizteko dinamikak egingo ditugu, geure buruarekin eta besteekin konektatzeko, eta trabatzen gaituzten oztopoak gainditzeko.
Ondarroako Etxelilan antolatutako Emakumeentzako Jabekuntza Eskolak aurrera darrai. Larrialdi egoera ezarri zenean ikastaro eta tailerren formatua aldatu zuen Etxelilak eta orain teknologietan oinarritutako beste formatu batzuetan ari da edukiak eskaintzen.
Clara Wolfram Perez sexualitatean, autoezagutzan eta berdintasunean aditua den irakasleak eskainiko du tailerra.
- EGUTEGIA: maiatzak 9, 16 eta 23. 11:00etatik 13:00etara.
- IZENA EMATEKO: telefonoz edo emailez: 664 54 73 67 edo etxelila@ondarroa.eus