Kirol udalekuak antolatu ditu Ondarroako Udalak uztailerako, Zaldupe udal kiroldegiaren bitartez

0

Azken urteetan egin legez, Ondarroako Udalak aurten ere kirol udalekuak antolatu ditu, Zaldupe udal kiroldegiaren bitartez. Koronabirusak eragindako egoera zaila izan arren, udalak uste du uda sasoian umeek berdin-berdin eduki behar dutela kirola eginez gozatzeko aukera, nahiz eta neurriak hartu eta zenbait gauza moldatu beharra eduki. Horrez gain, udalak uste du, gurasoek euren lanaldiak eta umeen denbora librea kontziliatzeko baliabideak eskaini behar dituela.

Egoera berezia bada ere, jarduerak gaur egungo araudi eta gomendioetara moldatuta egingo dira. Konfinamendu garaian haurrak izan dira egoera gehien jasan dutenetakoak eta orain, uda iristearekin batera, gozatzeko txanda egokitzen zaiela uste du Ondarroako Udalak.

NON EGINGO DIRA KIROL UDALEKUAK?

Kirol udalekuak kiroldegiko instalakuntzetan zein herriko beste guneetan egingo dira. Ahal denik eta jarduera gehienak aire libreko espazioetan egingo dira.

NORI ZUZENDUTA DAUDE?

2010eko urtarrilaren 1etik 2012ko abenduaren 31ra bitartean jaiotako neska-mutilei.

NOIZ EGINGO DIRA?

Uztailean egingo dira, bi txandatan. Lehenengoa, uztailaren 6tik 16ra izango da, guztira bederatzi saio. Bigarren txanda, uztailaren 2otik 30era izango da, beste bederatzi saiorekin

ZEIN IZANGO DA ORDUTEGIA?

Astelehenetik barikura goizeko 09:30etik 12:30era izango da.

IZEN EMATEA

Ekainaren 23ra arte egongo da izena emateko aukera zabalik. Horretarako bi bide daude: posta elektronikoz, kiroldegia@ondarroa.eus eta telefonoz, 946134209.

Kiroldegiko abonatuentzat 36,00 euroko izango da matrikula eta abonatuak ez direnentzat, berriz, 52,20 eurokoa.

Zalantzak argitzeko edo galderaren bat edukiz gero, deitu Zaldupe udal kiroldegira: 946134209

IKUSI HEMEN IAZKO KIROL UDALEKUETAKO ARGAZKI GALERIAK

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina