Beldur Barik programak Beldur Barik Jarrera! ikus-entzunezko lehiaketaren 11. edizioa antolatu du. Lehiaketaren xedea da emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen adierazpenak onartu, baloratu eta bultzatzea. Lehiaketara aurkezten dituzten ikus-entzunezko lanak errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dira.
[IRAKURRI HEMEN PARTE HARTZEKO OINARRIAK]
Lanak aurkezteko epea, bai herriko lehiaketarako eta baita lehiaketa orokorrerako ere, azaroaren 5ean amaituko da, gauerdian.
● 12-26 urte bitarteko gazteek hartu dezakete parte, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi edo ikasten dutenak.
● Parte hartzerako hiru kategoria daude:
1. kategoria: 2007an eta 2008an jaiotakoak (2020an 12 edo 13 urte beteko dituztenak).
2. kategoria: 2002 eta 2006 bitartean jaiotakoak (2020an 14-18 urte beteko dituztenak).
3. kategoria: 1994 eta 2001 bitartean jaiotakoak (2020an 19-26 urte beteko dituztenak).
[IRAKURRI HEMEN PARTE HARTZEKO OINARRIAK]
LANAK, TOKIKO EPAIMAHAIA ETA TOKIKO SARIAK
Pertsona eta talde bakoitzeko, gehienez, 3 proiektu aurkeztu daitezke.
EPAIMAHAIA: hezkidetza batzordeko kide bi, Ondarroako emakumeen udal berdintasun kontseiluko ordezkari bat, Berdintasun arloko zinegotzia eta berdintasun teknikaria
- KATEGORIAKO SARIA (12-13 urte): 270€
- KATEGORIAKO SARIA (14-18 urte): 270€
- KATEGORIAKO SARIA (19-26 urte): 270€