Alarma Egoera ezarri ostean, hauek dira Covid-19ari aurre egiteko Lehendakariak hartutako erabakiak

0

Espainiako Gobernuak Alarma Egoera ezarri eta erabakiak Lehendakariaren esku utzi ostean, atzo (urriak 26) deitu zuen Iñigo Urkullu Lehendakariak berak LABI batzordearen bilera Gasteizen. Batzar horren ondorioa da 2020ko urriaren 26ko 36/2020 dekretua, Lehendakariarena. Hurrengo lerroetan dekretu horrek gure herrian nola eragiten duen azaltzen ahalegindu gara:

1. GAUEKO ORDUTEGIAN ZIRKULATZEKO ASKATASUNA MUGATZEA.

Gaueko 23:00etatik goizeko 06:00etara ezingo da kalean egon edo bide edo espazio publikoetatik ibili, salbuespenak salbu: a) Sendagaiak, osasun-produktuak eta premia biziko beste ondasun batzuk erostea. b) Osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimenduetara joatea. c) Albaitaritza-zentroetara joatea urgentziazko arrazoiengatik. d) Laneko, lanbideko, enpresako, erakundeetako edo legezko betebeharrak betetzea. e) Ohiko bizilekura itzultzea, atal honetan aurreikusitako jarduera batzuk egin ondoren. f) Adinekoei, adingabeei, menpekotasun-egoeran daudenei, desgaitasunen bat dutenei edo bereziki ahulei laguntza eta zaintza ematea. g) Ezinbestekoa edo premia-egoera dela eta. h) Antzeko beste edozein jarduera, behar bezala egiaztatua. i) Gasolindegietako edo gasolina-zerbitzuguneetako errepostajea, aurreko paragrafoetan aurreikusitako jarduerak egiteko beharrezkoa denean.

Urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuak adierazitako alarma-egoera indarrean dagoen bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoan gaueko ordutegian dauden pertsonen zirkulazio-aska- tasunaren mugaren hasiera-ordua 23:00ak izango da, eta muga horren amaiera-ordua 06:00ak.

2. EAEn PERTSONAK SARTZEKO ETA ATERATZEKO MUGAK.

Euskal Autonomia Erkidegotik irtetzea edo bertora sartzea debekatuta dago, salbuespenak salbu: a) Osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimenduetara joatea. b) Laneko, lanbideko, enpresako, erakundeetako edo legezko betebeharrak betetzea. c) Unibertsitate-, irakaskuntza- eta hezkuntza-zentroetara joatea, haur-hezkuntzako eskolak barne. d) Ohiko bizilekura edo familia-bizilekura itzultzea. e) Adinekoei, adingabeei, menpekotasun-egoeran daudenei, desgaitasunen bat dutenei edo bereziki ahulei laguntza eta zaintza ematea. f) Mugakide diren lurraldeetako finantza- eta aseguru-erakundeetara edo hornidura-estazioe- tara joatea. g) Organo publiko, judizial edo notarialetan egin beharreko edo presako jarduketak. h) Baimenak eta dokumentazio ofiziala berritzea, bai eta beste administrazio-izapide atzeraezin batzuk ere. i) Azterketa edo proba ofizial atzeraezinak egitea. j) Ezinbestekoa edo premia-egoera dela eta. k) Antzeko beste edozein jarduera, behar bezala egiaztatua.

Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean pertsonak sartzeko eta ateratzeko mugak.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean sartzeko eta bertatik irteteko mugak ezartzen dira.

2.– Urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 6.1 artikuluan aurreikusitako arrazoiren baten- gatik egindako joan-etorriak baino ez dira baimenduko, behar bezala justifikatuta badaude

3. PERTSONA TALDEAK ESPAZIO PUBLIKO ETA PRIBATUETAN: GEHIENEZ 6.

Gehienez ere sei pertsonako multzoak daude baimenduta, izan espazio publiko edo pribatuetan edo izan aire zabaleko espazioetan edota espazio itxietan. Beti gehienez ere sei, bizikideak direnean salbu.

1.– Pertsona-taldeak erabilera publikoko espazioetan, itxietan nahiz aire zabalekoetan, nahiz erabilera pribatuko espazioetan egoteko, ezinbestekoa izango da gehienez ere sei pertsona egotea, salbu eta bizikideak badira, eta hargatik eragotzi gabe jendearentzat irekitako bulegoei, instalazioei eta establezimenduei, edo adingabeei edo menpeko pertsonei dagokienez ezartzen diren salbuespenak.

4. ESTABLEZIMENDUAK, INSTALAZIOAK ETA LOKALAK: EDUKIERA.

Establezimendu, instalazio eta lokalek ikusgai eduki behar dute beti eremu horretako gehiengo aforoa zenbatekoa den. Edukiera horretan langileak ere kontuan hartzen dira.

3.1.– Establezimenduek, instalazioek eta lokalek gehieneko edukiera adierazi beharko dute jen- daurrean, eta edukiera horretan langileak ere jasoko dira. Haien barruan edukiera eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia errespetatzen direla ziurtatu beharko dute, eta edukiera zenbatzeko eta kontrolatzeko prozedurak ezarri beharko dituzte, inoiz ere gainditu ez dadin.

5. BEILAK ETA EHORZKETAK.

Beilak mota guztietako instalazioetan egin ahal dira. Espazio zabaletan gehienez 30 pertsona eta itxietan gehienez 6 pertsona, beti ere instalakuntzaren aforoaren %50a gainditu gabe. Ondarroako hilerrian azken agurra emateko ekitaldian gehienez ere 10 lagun egon ahalko dira.

4.1.– Beilak mota guztietako instalazioetan egin ahal izango dira, publiko zein pribatuetan; behar bezala gaituak izan beharko dira, eta, gehienez ere, 30 pertsona izan ahalko dira aire zabaleko guneetan, eta 6 pertsona espazio itxietan, bizikideak izan edo ez. Bertaratuen kopurua txikiagoa bada, ezingo da gainditu baimendutako edukieraren ehuneko 50.

4.2.– Hildako pertsona bat ehorzteko edo haren errausketa-agurra egiteko segizioan, gehienez ere 30 pertsonak parte hartu ahal izango dute, ekitaldia leku irekian egiten bada. Gainera, hala badagokio, hildakoa agurtzeko hileta-errituak egiteko dagokion konfesioko kultu-ministroak edo antzeko pertsona batek ere parte hartu ahal izango du. Leku itxian egiten bada, gehienez ere 10 pertsona izan ahalko dira, eta pertsonen arteko segurtasun-distantziari eutsiko zaio beti.

6. KULTU LEKUAK: AFOROA %50era.

Aforoa %50ekoa izango da gehienez ere eta kopuru hori zenbatekoa den ikusgai egon beharko da. Beti mantendu behar da 1,5 metroko tartea.

5.– Kultu-lekuetan ezingo da edukieraren ehuneko 50eko kopurua gainditu, eta, nolanahi ere, era- biltzaileen artean 1,5 metroko distantzia egon beharko da. Kulturako erabiltzen den espazioko ikusteko moduko toki batean erakutsi beharko da gehieneko edukiera.

7. MERKATUAK %50era.

Merkatu ez-sedentarioak (Berdura Plazako postu ez-finkoak, martitzenetako Itsasaurreko merkatua…) %50era murriztu behar dira.

6.– Beren jarduera bide publikoan, aire zabalean edo sedentarioa ez den salmentaren gisan jar- duten duten azoken kasuan, –azoka txiki gisa ezagutzen direnak– ezingo dira jarri ohiko edo baimendutako postuen ehuneko berrogeita hamar baino gehiago, aldameneko postuen artean gutxienez 1,5 metroko tartea izan beharko da eta bezeroen joan-etorria mugatuko da, halako moduz non pertsonen arteko segurtasun-distantziari eutsiko baitzaio. Maskara erabiltzea nahi- taezkoa izango da, eta pertsonen artean 1,5 metroko segurtasun-distantziari eutsiko zaio.

8. OSTALARITZA.

  • Ostalaritzako guneetan, barruan, aforoaren %50a baimentzen da. Mahaien edota mahai multzoen artean 1,5 metroko tartea egon behar da, eta gehienez ere 6 lagun batu ahalko dira.
  • Kontsumoa mahaian eserita egin behar da, eta barran kontsumitzea debekatuta dago.
  • Maskarila beti eraman behar da soinean, eta bakarrik jateko edo edateko unean kendu.
  • Ostalaritza tokiak eta hauen terrazak 23:00ak baino lehen itxi behar dira, aurretia nahikoaz 23:00etan kalean inor ez egoteko. Lokala itxita egon beharko da ordu horretarako eta ezin da zabaldu hurrengo goizaldeko 06:00ak baino lehen.
  • Asteko egun guztietan bete beharreko neurriak dira.

9.1.– Barruan baimendutako gehieneko edukieraren % 50eko edukiera baimentzen da, eta mahaien eta, hala badagokio, mahai-multzoen arteko 1,5 metroko distantzia fisikoa ziurtatu beharko da, barruan zein kanpoan. 1,5 metroko distantzia hori mahaietatik gertuen dauden per- tsonen artean neurtuko da. Mahai bakoitzeko edo mahai-multzo bakoitzeko gehienezko taldea 6 pertsonakoa izango da, barruan zein kanpoan.

9.2.– Kontsumoa mahaian eserita egingo da beti. Barran kontsumitzea debekatuta dago. Beze- roen edo bezero-taldeen artean 1,5 metroko distantzia fisikoa mantendu beharko da beti, eta denbora guztian eserita egon beharko dute. Koktelak eta buffetak egin daitezke, gehienez ere 6 laguneko taldeetan.

9.3.– Maskara nahitaez erabili beharko da une oro, kontsumitzeko berariazko unean izan ezik.

9.5.– Ostalaritza eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzuek, terrazek barne, 23:00ak baino lehen itxi beharko dute, barne hartuko da bezeroak ateratzea, 23:00etan zirkulazioa mugatu baino nahikoa lehenago. Lokala itxita egon beharko da jendearentzat eta ezin izango da berriro ireki 06:00ak baino lehen. Neurri horiek asteko egun guztietan aplikatuko dira, jaiegunak barne.

9. TXOKOAK, ELKARTE GASTRONOMIKOAK ETA LONJAK.

Debekatuta dago txokoetan, elkarte gastronomikoetan eta lonjetan edozer jarduera mota egitea, eta itxita egon behar dira.

10. KULTUR JARDUERAK ETA IKUSKIZUNAK.

Kultur ikuskizunak publikoarekin egin ahal dira, gehienez ere instalakuntzaren %50eko aforoarekin eta gehienez 400 pertsonarekin.

13.1.– Kultura-ikuskizunak egin ahal izango dira publikoarekin instalazio propioetan edo kirol-gune itxietan edo beste eraikin mota batzuetan, gehienez ere % 50eko edukierarekin, eta gehienez ere 400 pertsonarekin. Instalazioetan pertsonen arteko segurtasun-distantzia man- tentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako neurri alternatiboak baliatuko dira. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia 1,5 metrokoa izan. (Bizikidetza-unitateen kasuan izan ezik, halakoe- tan ondoz ondoko eserlekuetan eseri ahalko dira eta).

11. KIROL INSTALAZIOAK ETA KIROL LEHIAKETAK.

Taldeko edozein kirol-jarduera eten egin da, salbuespenak salbu: gimnasioetan programatutako ikastaroak (beti maskarilarekin) eta lehiaketa profesional edo erdi-profesionaletan dabiltzan kirol taldeak (lehiaketak zein entrenamenduak). Kirola bakarka egin ahal izango da.

Talde federatuen edo eskolakoen kirol-entrenamenduak baimenduta daude, seiko taldeetan.

14.1.– Taldeko edozein kirol-jarduera eten egiten da. Bakarka bakarrik egin ahal izango da kirola. Salbuetsita daude gimnasioetan programatutako ikastaroak edo jarduerak, betiere mas- kara erabilita, bai eta lehiaketa profesionalean edo erdi-profesionalean murgilduta dauden taldeen entrenamenduak eta kirol-lehiaketak ere.

Talde federatuen edo eskolakoen kirol-entrenamenduak baimenduta daude, seiko taldeetan.

14.2.– Kirol-instalazioetan, baimenduko den gehieneko edukiera izango da instalazioaren edu- kiera baimenduaren % 50. Taldean ematen diren eskoletan, gehienezko parte-hartzaile kopurua 6 lagunekoa izango da talde bakoitzeko, eta eskola ematen den espazioan puntu honetan ezarritako gehieneko edukiera errespetatuko da.

12. AIRE ZABALEKO JARDUERA FISIKOA.

Jarduera fisikoa banaka edo taldeka egin daiteke, kontaktu fisikorik gabe, eta gehienez ere 6 pertsonako taldeetan.

13. LURREKO GARRAIOA: HERRI BUSA.

Herri Busak dituen eserleku guztiak daude erabilgarri.

20.1.1.– Lurreko garraioa.

Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan osorik garatzen diren bidaiarien lurreko garraioetan (trenbidea eta errepidea), garraio horiek publiko erregularrak, eskatu ahalakoak zein garraio osa- garri pribatuak izan, eta hiri-eremukoak, hiriartekoak eta autonomia-erkidegoen, foru-aldundien zein toki-erakundeen eskumeneko hiri ingurukoak izan, ibilgailuak gehieneko edukiera bete arte okupatu ahal izango dira, bai eseritako plazei bai zutikako plazei dagokienez.

14. IGERILEKUAK.

Zaldupe udal kiroldegiko igerilekuetan egiten diren jardueretan, izan kirolerako edo izan aisialdirako, aforoa %50ekoa izango da.

21.– Aire zabaleko edo estalitako igerilekuetan, kirol- edo jolas-erabilerarako direnean, edukieraren % 50eko muga errespetatu beharko da, bai sarbideari dagokionez, bai kirol- edo jolas-jardueretan zehar. Muga horietatik salbuetsita daude erabilera pribatuko familia bakarreko igerilekuak.

15. EHIZA ETA ARRANTZA (IBAIKOA, ITSASOKOA, KIROL-ARRANTZA ETA JOLAS-ARRANTZA).

Ehiza eta arrantza mota guztiak (ibaikoa, itsasokoa, kirol-arrantza eta jolas-arrantza) baimentzen dira, beti ere 1,5 metroko tartea mantenduz eta maskarilarekin.

22.- Ehiza-jarduera mota guztiak baimentzen dira, beti ere pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzen bada. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, nahiz eta pertsonen arteko segur- tasun-distantzia 1,5 metrokoa den.

Ibaiko eta itsasoko arrantza, kirol-arrantza eta jolas-arrantza mota guztiak baimentzen dira, beti ere pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzen bada. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia 1,5 metrokoa den.

 

16. UMEEN JOLAS PARKEAK.

Umeen jolas parkeak eta skate parkea zabalik egongo dira, baina beti ere aforoa errespetatu beharko da. Kontuan hartu behar da “jolas parkeen eremu” gisa gomazko lurzorua dagoen eremu guztia dela, eta aforoaren baitan daudela bertan dabiltzan umeak zein eremuan dauden gurasoak. Aforoak beraz, eremukoak eta ez bakarrik jolasgunekoak, hauek dira:

  • Itsasaurre: 45 pertsona. (180 metro karratu).
  • Kamiñazpi: 53 pertsona. (212 metro karratu).

1,5 metroko tartea mantendu behar da. Udalak goizetan desinfektatzen ditu umeen jolas eremuak.

23.– Haur-parkeak, kirol-eremuak, skate pistak edo aire zabaleko erabilera publikoko antzeko espazioak jendearentzat irekita egon ahal izango dira, baldin eta horietan gehieneko edukiera errespetatzen bada: barrutiaren azaleraren espazio konputagarriko 4 metro koadro bakoitzeko pertsona 1.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina