Lea-Artibai Amankomunazgoa Adikzioen Prebentziorako Plana osatzen ari da eta horretarako adikzioen inguruan herritarrak gehien kezkatzen dituzten gaiak zein diren jakin nahi du. Hau gauzatzeko, 5 minutututan betetzeko galdetegi bat prestatu du eta herritarrei dei egiten die hau betetzera.
Galdetegia web orri honen bitartez edo sare sozialen bitartez betetzeaz gain, aukera dago udaletxe bakoitzean utziko diren orrien bitartez betetzeko ere; Ondarroako udaletxean gizarte zerbitzuetan egongo da eskuragarri galdetegia. Urtarrilaren 29ra arte dago galdetegia betetzeko aukera.
Herritarrek emandako informazioa, Lea-Artibaiko ikastetxe guztietako 12 urtetik gorako 1.440 ikaslek betetako inkesta bateko datuei batuko zaie. Horiekin batera, herriz-herri bertako elkarte, talde eta eragileekin egindako foroetako ondorioak ere batuko zaizkie.
“Lea-Artibai Amankomunazgotik eskerrak eman nahi dizkiegu plan hau osatzen lagundu diguten talde, elkarte, eragile, ikastetxe, ordezkari politiko, guraso elkarte, osasun zentro, ikasle eta herritar orori”.