Beldur Barik lehiaketaren sari nagusietako bat Ondarroara! Zorionak Haizea, Maddi, Itsasne, Aritz, Jon, Niko eta Nerea!

0

Emakundek 11. aldiz antolatutako Beldur Barik lehiaketaren sari nagusietako bat irabazi du Ondarroako Institutuko ikasleek osatutako talde batek. Haizea, Maddi, Itsasne, Aritz, Jon, Niko eta Nerea dira lanaren egileak eta Lerro berrien artean izeneko lanarekin irabazi dute Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako lehen saria.

Gaur (azaroak 20) egin da sari banaketa ekitaldia Gipuzkoako Foru Aldundiak Donostian duen egoitzan eta modalitate ezberdinetako lanak saritu dituzte. Ondarroatik, guztira, 4 lan aurkeztu dira, denak 2.kategoriara, irabazlea tartean, 14 eta 18 urte bitarteko mailan. 400 euroko saria irabazi dute. Beldur Barik lehiaketara 204 lan aurkeztu dira orotara, 51 herri desberdinetatik.

Herri mailako sari banaketa datorren barikuan (azaroak 27) egingo da 18:00etan Etxelilan. Ekitaldira sariren bat irabazi duten taldeetako kideak joan ahalko dira bakarrik, Covid-19ak eragindako aforo murrizketak direla eta. Hala eta guztiz ere sare sozialen bitartez ekitaldia zuzenean jarraitzeko aukera egongo da.

Ikusi hemen iazko Ondarroako sari banaketaren irudiak.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina