Ondarroako Udalak gogorarazi nahi du derrigorrezkoa dela maskarila erabiltzea, baita udal instalakuntza guztietan ere

0

Maskarila erabiltzea derrigorrezkoa da, salbuespenak salbu. Udal instalakuntzak ez dira neurri horretatik kanpo geratzen eta azken egunetan jazo diren gertaera batzuk direla eta, udalak gogorarazi nahi du instalakuntza publikoetan egoteko ezinbestekoa dela maskarila erabiltzea, espazioa edozein dela ere. Erabiltzen ez dutenak kanporatuak izan ahalko dira, arauak hautsi eta Covid-19a dela eta ingurukoen osasuna ez errespetatzearren.

Udalak azpimarratu nahi du pandemia baten erdian egonik hartu daitezkeen neurri guztiak errespetatzea oso garrantzitsua dela, osasun kolektiboa kolokan jartzen ari den pandemia baten aurrean dagoelako gizartea. Hori dela eta, udal instalakuntza guztietan, kirola egiteko salbuespenetan ez ezik, derrigorrezkoa dela maskarila erabiltzea, are gehiago leku itxietan edo aireztapenik gabekoetan:

  • Udaletxean.
  • Udal bulegoetan (Udaltzaingoa, Erregistroa, Gizarte Zerbitzuak…).
  • Guzur Etxean.
  • Txomin Agirre udal liburutegian.
  • Etxelila Ondarroako Emakumin Topalekun.
  • Errebala Txikiñe Gaztelekuan.
  • Zaldupe udal kiroldegian.
  • Zaldupe udal futbol zelaian.
  • Arraun egoitzan.
  • Erakusketa aretoan.
  • Udal Musika Eskolan.
  • Herri Busean.
  • Kofradia Zaharreko aretoetan.
  • Turismo Bulegoan.
  • Hilerrian.

Arauak errespetatzen ez dituen oro kanporatzeko ahalmena edukiko dute instalakuntzaren arduradunek, bertako langileek eta baita Udaltzaingoak ere.

Zuk maskarila ez janzteak albokoaren osasuna jar dezake kolokan!

Zainddu daigun alkar!

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina