Izapideak elektronikoki egiteko BakQ ziurtagiria eskatzeko aukera daukate herritarrek Alamedako bulegoetan

0

Edozein gailu elektronikoren bidez administrazio publikoekin izapideak egiteko aukera ematen du BakQ ziurtagiriak. Ordenagailuetan, telefono mugikorretan eta tabletetan erabil daiteke, edozein sistema eragilerekin, eta ezer instalatu beharrik gabe. Gainera, BakQ bat eskatzeak Bak ere erabiltzeko aukera ematen du; beraz, une horretatik aurrera, horietako edozein erabili ahal izango duzu, kasuaren arabera.

Ondarroako Udalaren Alamedako bulegoetan egin daiteke ziurtagirian eskaera, astelehenetik barikura 09:00etatik 14:00etara. Eskaera egitera joandakoan nortasun agiria aurkeztu behar da eta komeni da telefono mugikorra ere aldean edukitzea, bertan jasotzen baita momentuan baieztapen kodea SMS bidez.

Izenperen herritarren ziurtagiria baduzu (txartel berdea), aurrez aurre lortua, edo NAN elektronikoa baduzu, online eska dezakezu zure BakQ HEMEN.

INFORMAZIO GEHIGARRIA:

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina