Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren Erregistroan sartzea lortu du Ondarroako Turismo Bulegoak

0

Euskadiko Turismoaren Kode Etikoak helburutzat dauka funtsezko printzipio batzuk ezartzea Euskadiko eragile turistiko guztiek erantzukizuna eta jasangarritasuna integratu ditzaten beren eguneroko jardunean, abiapuntutzat errespetua eta ulermena hartuz. Helburu honi jarraituz eta planaren gainontzeko guztiak betetzeko konpromisoa hartuta, Ondarroako Turismo Bulegoak ere erregistro horretan sartzea lortu du.

Kode hau onartzerakoan bisitarien eskubideetan, establezimendu jasangarrien aukeraketaren bultzadan eta administrazioen aldetik informazioa emateko eta prebenitzeko konpromisuan lan egiteko beharra bereganatu du Ondarroako Turismo Bulegoak.

Kodearen helburuen baitan, turismo erakundeek eguneroko jardunean erantzukizun soziala hartzea eta ingurumen eta ekonomia-iraunkortasunaren aldeko apustua egitea daude.

[IRAKURRI HEMEN TURISMO ETIKOAREN TXOSTENA]

Euskadiko Turismoaren Kode Etikoak zortzi printzipio ditu eta Ondarroako Turismo Bulegoak guztiak betetzeko konpromisoa berretsi du:

  • Turistak ulertzen eta errespetatzen lagundu.
  • Berdintasuna, gizarteratzea eta aniztasunarekiko tolerantzia.
  • Jasangarritasuna.
  • Bertako tradizioaren eta kulturaren sustapena.
  • Gizateriaren kultur ondarea zaindu.
  • Bikaintasuna eta profesionaltasuna.
  • Pertsonen eskubideak errespetatu.
  • Tratu egokia eman sektoreko langile eta enpresariei.

Ondarroako Turismo Bulegoarekin batera, Ondarroako Batzokia ere sartu da Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren zerrendara. Lea-Artibai eskualdeko beste 10 turismo eragile ere badaude zerrendan, tartean Lea Artibai Garapen Agentzia. Lea-Artibai eskualdean guztira 12 eragile daude Etika Turistikoaren Erregistroan.

Euskadiko Turismoaren Kode Etikoak, Turismoaren Munduko Erakundeak garatutako Munduko Kode Etikoaren printzipioak onartu ditu, baita Nazio Batuetako 2030 Agendaren Garapen Jasangarriaren helburuak ere; hauetaz gain, euskal berezitasunak eta gure kulturaren ezaugarri propioak daude erantsita.

[IRAKURRI HEMEN TURISMO ETIKOAREN TXOSTENA]

Ondarroako Turismo Bulegoa.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina