Udal brigadako langileen aurkako erasoa gauzatu zuena identifikatu du Udaltzaingoak eta behin betiko txostena prestatzen ari dira orain

0

Maiatzaren 1ean udal brigadako bi langileren aurka gertatu zen erasoa gauzatu zuen pertsona identifikatu du Ondarroako Udaltzaingoak eta orain ikerketa horren nondik norako guztiak biltzen dituen behin betiko txostena prestatzen ari dira Eusko Jaurlaritzari eta dagokion epaitegiari informazio guztia helarazteko. Erasoa jasan zuten langileek, hauen zerbitzuburuak eta sindikatuen ordezkariek lehen eskutik jaso dute ikerketari buruzko informazio guztia udaltzainburuaren, alkatearen eta lanarigo batzordeburuaren eskutik.

Erasoa maiatzaren 1 goizean gertatu zen. Lehenengo arrautzak eta pintura jaurti zizkien langileei pertsona batek eta ondoren perdigoi tiro bat bota zuen brigadako langileen ibilgailura, barruan inor ez zegoenean; kristal bat hautsi zion ibilgailuari. Langileek ez zuten minik hartu eta udalak babes guztia eman zien bi langileei.

Ondarroako Udalak ibilgailuan eragindako kalteak ordaintzera behartu du erasoa gauzatu zuen pertsona, hor amaitzen baita bere eskumena. Armen erabilera desegokiarengatik jaso beharreko isuna Eusko Jaurlaritzak ezarriko dio, berak baitauka horretarako eskumena, Ondarroako Udaltzaingoak gertatutakoaren behin betiko txostena helarazi eta gero. Behin betiko txostena Eusko Jaurlaritzara eta epaitegira bidaliko ditu Udaltzaingoak.

HONEKIN LOTUTA:

  • 2021eko maiatzaren 3ko albistea.

Udaleko kale-garbitzaile bik eraso bat jasan dute, besteak beste, ibilgailu baten kristala hautsi duen perdigoi tiro batekin

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina