Diziplina ezberdinen plaza izango da Ondarroako II. Kultur Uheri, uztailaren 30etik abuztuaren 29ra

0

Covid-19a dela eta aurten ere Andra Mari jairik ez antolatzea erabaki zuen kultura batzordeak, baina iaz modura kulturaren aldeko apustua egin eta II. Kultur Uheri ospatuko da aurten ere. Diziplina ezberdinak batu dira egitarauan, euskaran, berdintasunean, aniztasunean eta ongizatean oinarritutako baloreak lantzeko, besteak beste. Dantza, kontzertuak, kantua, antzerkia, zirkua, umorea eta euskal kirolak… horiek izango dira aurtengo Kultur Uheri ekimenaren ardatzak.

[KULTUR UHERI: EGITARAUA]

[HERRIKO TALDEEN EKINTZAK UZTAILEAN ETA ABUZTUAN]

Sarrerak, uztailaren 24tik (zapatua) aurrera Turismo Bulegoan: 10:30-14:30 eta 16:30-20:30. Pertsona bakoitzak lau sarrera erosi ahalko ditu ekitaldi bakoitzerako. Ikuskizun guztiak 19:00etan izango dira, Bentazaharreko neska mutiko alaiak taldearen kantaldia eta esku-pilota partiduak ezik; hauek 18:00etan hasiko dira.

Kultur eta kirol eskaintza soil bat baino gehiago izatea izan da Ondarroako Udalaren nahia eta Aritza Aristondo Natxiondo kultura batzordeburuak esan du pozik daudela antolatutako egitarauarekin: “halako ekimen bat antolatzerakoan hiruzpalau irizpide geneuzkan argi, eta iazko edizioaren balorazioa egiterakoan ikusi genituen hutsuneak betetzea ere beharrezkoa ikusten genuen. Hala, adin tarte gehiagotara zuzendutako egitaraua osatu dugu”. “Horrez gain, iazkoaren ostean herritarrengandik jaso genituen zenbait proposamen ere egitarauan sartu ditugu”. Iazko formatu bera izango du: barikueta eta zapatuetan gazte zein helduentzako ikuskizunak eta domeketan ume eta familiei zuzendutakoak.

[KULTUR UHERI: EGITARAUA]

[HERRIKO TALDEEN EKINTZAK UZTAILEAN ETA ABUZTUAN]

Kultur ekimenek ez dute bakarrik artisten gaitasuna oholtzara eramango, hori baino sakontasun gehiago edukiko du. Ikuskizun bakoitzak mezu zehatz bat dauka, ikuslegoa edozein delarik ere balore zehatzetan oinarritutako mezua. Urte guztian udalak bere alor desberdinetan egiten duen lanketari jarraipena emateko baliatu dira kultur ekimen hauek ere, udaleko sail ezberdinen laguntzarekin. Horrez gain, aurten ere protagonismo berezia edukiko dute sortzaile eta kirolari ondarrutarrek Kultur Uheri ekimenean: Biren taldea, Dena taldea, Garazi Etxaburu dantzaria, Aurori Badiola, Nerea Gartzia, Inhar Urruzuno eta Mikel Agirre.

Tio Teronen Semeak, Biren eta Garazi Etxaburu aurten ere Kultur Uheri ekimenean egongo dira, baina ikuskizun berriekin. Iazko arrakasta ikusirik herritarrek egindako proposamenak ere izan dira hiru hauek, beste batzuen artean.

Sarrerak. Kultur Uheri ekimena osatzen duten 15 ikuskizunetarako sarrerak Turismo Bulegoan egongo dira salgai uztailaren 24tik (zapatua) aurrera: egunero, 10:30etik 14:30era eta 16:30etik 20:30era. Pertsona bakoitzak lau sarrera erosi ahalko ditu emanaldi bakoitzerako gehienez, eta denek daukate prezio sinbolikoa, euro bat edo bi. Ikusle guztiek nahitaez bete beharko dituzte Covid-19a dela eta unean uneko arau eta protokolo guztiak.

[KULTUR UHERI: EGITARAUA]

[HERRIKO TALDEEN EKINTZAK UZTAILEAN ETA ABUZTUAN]

Kultur Uheri ekimeneko programazioarekin batera, Ondarroako Udalak herriko taldeek uztailaren azken asterako eta abuzturako antolatu dituzten ekimenen berri ere emango du etxe guztietara banatuko den eskuliburuarekin. Ekimen hauetarako sarrerak ez dira Turismo Bulegoan salduko.

Kultur Uheri ekimeneko ekintza guztiak frontoian egitea da aurreikuspena, baina euria egonez gero Zaldupe udal kiroldegiko kantxara edo Zaldupe eskolako jolastokira lekualdatuko dira ekintzak.

UDAN ONDARROAN KULTURAZ GOZATZEKO PROGRAMAZIOA

KULTUR UHERI: EGITARAUA

  • Uztailak 30, 19:00etan frontoian. KONTZERTUA: BIREN. Barrura begira diskaren aurkezpena.
  • Uztailak 31, 19:00etan frontoian. TIO TERONEN SEMEAK. Festamendua ikuskizuna.
  • Abuztuak 1, 19:00etan frontoian. ZIRIKA ZIRKUS. Hemendikara ikuskizuna.
  • Abuztuak 6, 19:00etan frontoian. OIHULARI KLOWN. Gabe ikuskizuna.
  • Abuztuak 7, 19:00etan frontoian. KONTZERTUA: KAI NAKAI.
  • Abuztuak 8, 19:00etan frontoian. IRRIEN LAGUNAK. 10 urte!! ikuskizuna,
  • Abuztuak 13, 19:00etan frontoian. KONTZERTUA: DENA.
  • Abuztuak 14, 18:00etan frontoian. KANTALDIA: BENTA ZAHARREKO NESKA-MUTIKO ALAIAK.
  • Abuztuak 15, 18:00etan frontoian. ESKU PILOTA. Emakumeak (Alday-Orbegozo/Agirre-Ruiz de Larramendi) eta gizonak (Julen Retegi-Azanza/Arretxe-Pascual).
  • Abuztuak 20, 19:00etan frontoian. YOGURINHA BOROVA, AURORI BADIOLA ETA IBAI SANCHEZ DJ. Bingoz bingo ikuskizuna.
  • Abuztuak 21, 19:00etan frontoian. DANTZA IKUSKIZUNAK: GARAZI ETXABURU ETA JOSE PABLO ARRIAGA. Oihalezko teilatua ikuskizuna. NODE KULTUR ELKARTEA. Emakumeak dantzan ikuskizuna.
  • Abuztuak 22, 19:00etan frontoian. KIKI, KOKO ETA MOKO PAILAZOAK. Natura gara ikuskizuna.
  • Abuztuak 27, 19:00etan frontoian. BERDINKI ZIRKUA. “Mikra”.
  • Abuztuak 28, 19:00etan frontoian. HERRI KIROLAK. Bizkaiko 3.mailako aizkora txapelketa eta Bizkaiko 1.mailako harrijasotze txapelketa.
  • Abuztuak 29, 19:00etan frontoian. SHAKTI OLAIZOLA. Baldin bada ikuskizuna.

HERRIKO TALDEEN EKINTZAK: EGITARAUA

  • Uztailak 24, 19:30ean frontoian. ELKARTASUN BERTSO SAIOA. Miren Amuriza, Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal, Unai Iturriaga, Sustrai Kolina eta Jon Maia. Antolatzailea: Ondarruko Etxerat eta Sare “Danak Etxea”.
  • Uztailak 24, 20:00etatik aurrera Musika Plazan. ATUN ERRI KIPULIAZ ETXEA ERUTEKO. Tikeak 19:00etatik aurrera salgai.  Antolatzailea: Ondarruko Etxerat eta Sare “Danak Etxea”.
  • Uztailak 29, 20:00etan Andra Mari elizan. KONTZERTUA: ABATAANO, GOSPEL AFRIKARRA. Antolatzailea: Música para salvar vidas GKE.
  • Uztailak 31, 12:30etik 15:00etara. SARDINA ERREAK. Antolatzaileak: Koxkorra, Torrepe eta Txanpa tabernak.
  • Abuztuak 1, 12:00etan Alamedatik. ELKARTASUNA HONDARTZETARA. Enkartelada. Antolatzailea: Ondarruko Etxerat eta Sare “Danak Etxea”.
  • Abuztuaren 6tik 18ra, herriko dendetako erakusleihoetan: BURUHANDIAK ETA ERRALDOIAK. Antolatzaileak: Artelan KE eta Ondarroako Udala.
  • Abuztuak 7, 12:00etan badian. ESTROPADAK: ETE LIGA. XXXVII. Ondarroako Bandera 100 urte Aurrera sari nagusia. Antolatzailea: Ondarroa AE
  • Abuztuak 12, 12:00etatik 20:00etara, Alamedan. PINTXA-PINTXA ANDRAMAIXAK!  Antolatzaileak: Artelan KE eta Ondarroako Udala.
  • Abuztuak 14, 14, 16 eta 17, 10:00etan kalez kale. HERRIKO TXISTULARIEN KALEJIRA. Antolatzaileak: Herriko Txistulariak eta Ondarroako Udala.
  • Abuztuak 14, 17:30ean, Zaldupen. XLIII. ANDRA MARI SARIA. Aurrera KE – Mutriku FT. Antolatzailea: Aurrera KE.
  • Abuztuak 14 eta 17, 00:00etan. LEOKADIREN JAITSIERA ETA IGOERA BIRTUALAK. Antolatzaileak: Kresala Kultur Elkartea eta Ondarroako Udala.
  • Abuztuak 17, 12:30ean kalez kale. ATAKO BANDAN. Antolatzaileak: Kresala Kultur Elkartea eta Ondarroako Udala.
  • Abuztuak 17, 13:00ean kalez kale. ERRALDOIEN KALEJIRA GAITEROEKIN. Antolatzaileak: Artelan KE eta Ondarroako Udala.
  • Abuztuak 21, 18:00etan badian. ESTROPADAK: EUSKO LABEL LIGA. XXXVII. Ondarroako Bandera Cikautxo sari nagusia. Antolatzailea: Ondarroa AE.

Iazko kultur Uheri ekimeneko argazkiak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina