Manolo Mesa eta Cbloxx, aurtengo muralgileak Kamiñazpin

0

Kamiñazpiko aire libreko museoak beste bi artelan berri izango ditu aurten. Aukeraketa prozesu baten ostean, Manolo Mesa espainiarra (El Puerto de Santa Maria) eta Cbloxx ingelesa (Huddersfield) izango dira Murales Lianen gidaritzapean egindako erresidentzia artistikoaren ondoren muralak egiteaz arduratuko direnak.

Aurten ere, aurreko bi aldietan bezala, 15 bat egunez egongo dira bi artistak Ondarroa ezagutzen: herritarrak, herriko lekuak, talde eta eragileak, historia, kultura, hizkuntza… eta hortik hautemandakoan oinarrituta egingo dute sormen lana. Muralak ekainean egingo dituzte aurrerago zehaztuko diren fatxadetan.

Manolo Mesa Cadizeko (Espainia) El Puerto de Santa Maria hirian jaio zen 1989an. Arte Ederretan lizentziatua da eta zeramikan masterra egina dauka EHUren Leioako kanpusean. Cbloxx, artista muralgilea izateaz gain, margolaria eta musika ekoizlea ere bada, artista multidisziplinarra funtsean. Huddersfielden jaio zen 1983an.

ARTISTEN WEB ORRIAK:

Manolo Mesaren lanak.

Cbloxxen lanak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina