Ikasturte hasierako 1.200 bono aterako ditu Ondarroako Udalak eguaztenean

0

Irailaren 1etik aurrera egongo dira bonoak eskuragarri Turismo Bulegoan. Ikasturte hasieran herritarrei laguntzeko bono hauek 10 euroko balioa izango dute eta 18 urtera arteko ikasleei zuzenduta daude, 18 urte dauzkatenak barne.

[IRAKURRI HEMEN KANPAINAREN OINARRIAK]

Udalak 1.200 bonu aterako ditu eta horietako bat erabili ahal izateko gutxieneko gastua 20 eurokoa izan beharko da. Bonoak irailaren 30era arte egongo dira eskuragarri, beti ere arinago amaitzen ez badira. Erabilgarri ere irailaren 30era arte egongo dira bono hauek.

Bonoak eskuratu ahal izateko hauek dira betebeharrak:

ONURADUNA 18 URTE BAINO GUTXIAGOKOA DENEAN:

– Turismo Bulegoan bonua jasotzera joan behar duena adinez nagusia izango da eta bere nortasun agiria aurkeztu beharko du.
– Bonuaren onuradunaren familia liburua aurkeztu beharko du eta, arrazoiak arrazoi, familia liburua izan ezean jaiotza ziurtagiria aurkeztu beharko du.

ONURADUNAK 18 URTE DITUENEAN:

– Turismo Bulegoan bonua jasotzera joan behar duena adinez nagusia izango da eta bere nortasun agiria aurkeztu beharko du.
– Bonuaren onuradunaren nortasun agiria aurkeztu beharko du.

Bonoak ateratzearen helburua bikoitza da: alde batetik ikasturte hasieran sortzen diren gastuei aurre egiteko laguntza ematea eta bestetik herriko komertzioari laguntzea. Ondarroako Udalak jaulkitako bono hauek Zatozte elkartearekin elkarlanean egin dira.

[IRAKURRI HEMEN KANPAINAREN OINARRIAK]

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina