Ondarroako Udalak 300 bono gehigarri ipini ditu herritarren eskura, Euskadi Bono Denda kanpainaren barruan

0

Gaurtik (azaroak 8) abenduaren 5era bitarte Euskadi Bono Denda kanpaina abian daukate Eusko Jaurlaritzak eta Eudelek. Jaurlaritzak jaulkitako bonuez gain, Ondarroako Udalak beste 300 bonu gehiago atera ditu kanpainara atxikitu diren herriko komertzioetan gastatu daitezkeenak.

300 bonu horiek jaulkitzeak 3.000 euroko aurrekontua dauka udalarentzat, bonu bakoitzeko 10 euro baitira Ondarroako Udalak herriko erosleen eta herriko komertzioen mesedetan jarriko dituenak. “Zatozte Ondarroako Merkataritza elkartearekin elkarlanean, kanpaina egokia dela ikusi dugu udaletik ere ekarpena egin eta herriko komertzioa zein herritarren eros-ahalmena sustatzeko”, esan du Urtza Alkorta Arrizabalaga alkateak. “Gainera, guk jaulkitako 300 bonoak herrian bertan erabiltzeko izateak kanpainari balio gehigarria ematen diola uste dut”.

Euskadi Bono Denda bakoitza 10 euroko deskontu-bonotzat hartuko da, kanpainari atxikitako establezimenduetan gutxienez 30 euroko erosketaren gainean. Bonuak ez dira erosi behar, baizik eta ordaintzeko unean eskatu behar dira kanpainari atxikitako edozein establezimendutan. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bizi den 16 urtetik gorako pertsona bakoitzak gehienez 5 bonu jaso ahal izango ditu, 50 euroko balioarekin. Ondarroako Udalak jaulkitako bonoak Ondarroako komertzioetan gastatu behar dira nahitaez.

Ondarroan, 43 dira Euskadi Bono Denda kanpainara atxikitu diren komertzioak: Arantza Estetika, Badiola Burdindegia, Bengoetxea Kirolak, Dra!, Efectos Navales Frias, Eguren electrodomésticos, EIIE, Urruzuno farmazia, Ganbara, Gili-Gili, Goe oinetakoak, Goiara 48, Idiakez liburudenda, Idaga, Intersport, Ituarte oinetakoak, Josune ileapaindegia, Kirrota mertzeria, Klik Klak, Kurike, Laura´s arropa denda, Lavin, Lide, Lilie, Lorak Esther, Marta Bengoetxea, Martin informatika, N maskoten ileapaindegia, Nagore jantzidenda, Nerea, Ondar ileapaindegia, Resilian, Sustrai belardenda-ekodenda, Tabira color, Tiki-Taka umeen oinetakoak, Txikitxu, Urrosolo bitxiak, Usandizaga, Vitoria optika, Zaloa, Zibot eta Zurkulu.

https://www.youtube.com/watch?v=rdkaje3eejo
Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina