2020 eta 2021eko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago herriko taldeentzat

0

Gaur (irailak 10) argitaratu da deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta bihartik hasita hilabeteko epea daukate herriko taldeek eskariak udaletxeko Erregistro Orokorrean aurkezteko.

Dirulaguntzak alor hauetakoren batean diharduten herriko taldeei zuzenduta daude: hezkuntza, kultura, euskara, kirola, berdintasuna, gizarte arloa eta ingurumena. Dirulaguntzen eskariak egiteko dokumentazioa Erregistro Orokorrean dago eskuragarri, edo bestela azpiko loturan klikatuta ere inrpimatu daiteke. Ordenagailuz bete nahi izanez gero, udaleko sailetako teknikariek bidaliko dute dokumentazioa interesdunen posta elektronikoetara.

[DEKRETUA ETA DOKUMENTAZIOA HEMEN]

Deialdi biak independenteak dira, hau da, batak ez du bestearekin inolako loturarik eta bete beharreko dokumentazioa ere desberdina da; urte bakoitzeko laguntza eskatzeko dokumentazio propioa bete behar da.

Deialdi honekin udalak bere dirulaguntza deialdiak egunean ipintzea lortu du, udal gobernuak zeukan erronketako bat: “dirulaguntza deialdiak Madrilera (Espainia) bideratu behar izateak asko zaildu dizkigu lanak azken deialdiak egiterako orduan, baina aurten, deialdi bikoitza eginez, lortu dugu deialdiak eguneratzea”.

Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak azpimarratu du badakitela zelako garrantzitsuak diren laguntza hauek herriko taldeek aurrera egiteko: “guk ahal dugun guztian lagunduko diegu herriko taldeei, beraiek baitira herri mugimenduaren oinarri”.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina