Euskal Herriko Andrabanda Feministen Topaketa egingo da Ondarroan zapatuan

0

Ondarroako Andrabanda Feministaren ekimenez eta bere 10.urteurrena ospatzeko ekintzen baitan, Euskal Herriko Andrabanda Feministen Topaketa antolatu da Ondarroan datorren zapaturako (irailak 18). “Hausnarketa egiteko, zer garen eta zer izan nahi dugun era kolektiboan pentsatzeko aukera edukiko dugu zapatuan”.

“Urte hasieratik dokumental bat grabatzen gabiltza, bertan jasotzeko gure helburuak, ibilbidea, funtzionamendua eta etorkizuneko erronkak. Eta, hain zuzen ere, hausnarketa prozesu horren barruan antolatu dugu Euskal Herriko Andrabanda Feministen Topaketa, elkarrekin batu eta hausnartzeko“. Ondarroako Andrabanda Feministarekin batera Gasteiz, Mendialdea, Bilbo, Basauri, Durango, Tolosa, Zarautz, Donostia eta Oreretako Andrabandak ere herrian egongo dira zapatuan. Guztira 120 bat emakume. “Topaketa Batukada Feminista Sarearekin batera antolatu dugu, sare lana indartuz“.

Ondarroako Andrabanda Feministak protokolo berezi bat prestatu du Covid-19aren aurkako neurriak behar bezala jarraitzeko topaketak dirauen bitartean.

Andrabandako kideak prestaketa lanetan, Zaldupen.

EGITARAUA:

  • 10:00. Ongi etorria eta aurkezpena, Zaldupe eskolako jolastokianBeatriz Egizabal. Pailazoa.
  • 10:30. Hitzaldia. Andrabanda Feministak: jabetu, antolatu eta kaleak hartzen. Ainara Sarasketa eta Arantza Vicedo. Hainbat Batukada Feministen prestatzaileek, euren ibilbidea partekatuko dute, erronka berriei zelan erantzun proposatuz.
  • 11:00. Hausnarketa: Andrabanda Feministak ehuntzen. Euskal Herriko Andrabanda Feministen ekarpenekin. Andrabandetako kideek hartuko dute hitza, denon ekarpenak entzun, partekatu eta jasotzeko, beti erabili izan dugun sare lanari jarraipena emanez.
  • 12:00. Topaketaren ondorioak. Beatriz Egizabal. Esandako guztia jaso eta laburbiltzeko, umorea erabiliko da, Bea Egizabal pailazoak topaketaren ondorioak kontatuko dituelako.
  • 13:30. Andrabanda feministen kalejira. Goizeko saioa amaitzen denean, kaleak hartuko ditugu, elkarrekin, perkusioa eta ahotsen bitartez, feminismoaren aldeko eta matxismoaren kontrako mezuak zabalduz.
  • 15:00. Bazkaria.
  • 18:00. Kontzertua. Arantxa Vicedo

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina