Udalak bi eguneko dolu eguna ezarri du arrantzale senegaldarren heriotza dela eta

0

Ondarroako portuan basea daukan arrantzontzi batean hil zen eta herrian bizi zen jatorri senegaldarreko mutilaren lan istripua salatzeko adierazpen instituzionala onartu du Ondarroako Udalak.

[IRAKURRI HEMEN ADIERAZPEN INSTITUZIONALA]

Adierazpen horrekin batera bi eguneko dolua ezarri da eta banderak ere masta erdian egongo dira bi egunez. Udalak elkartasuna adierazi die hildakoaren senide eta lagunei eta eskua luzatu die beharrezkoak diren izapide guztietan laguntzeko. Horrez gain, Pedro Lasarte Iparragirre Aniztasun zinegotzia komunitate senegaldarrak Ondarroan dituen ordezkariekin harremanetan dago etengabe albistearen berri izan zen momentutik, beharrezkoa den guztian laguntzeko.

Halaber, Ondarroako Udalak dei egiten die herritar guztiei heriotza hau eragin duen lan istripua salatzeko egingo diren elkarretaratze guztiekin bat egiteko. Udalak bat egingo du domekan 13:00ean Alamedan egingo den elkarretaratzearekin.

[IRAKURRI HEMEN ADIERAZPEN INSTITUZIONALA]

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina