Prest da 2021-2022 ikasturteko Etxelilaren programazioa

0

Ondarroako Udalaren berdintasun sailak aurkeztu du 2021/2022 ikasturterako Etxelila Emakun Topalekuko programazioa. Aurten ere lau ardatz izango ditu ikasturteak: eztabaidagune feminista, emakumeentzako jabekuntza eskola, parte-hartze guneak eta erakusketak.

[IRAKURRI HEMEN PROGRAMA OSOA]

Aurreko ikasturteetako programek zelako erantzun ona izan duten ikusita, aurten ere ildo beretik jarraitzea erabaki da, baina beti ere kontuan hartuta unean-uneko neurriak hartzeko aukera egon daitekeela Covid-19a dela eta.

Ikastaroetako izen emateak urriaren 6an zabalduko dira, eguaztenean. Matrikula egiteko fitxa bete (Etxelilan edo Udal Berdintasun sailean eskatuta) eta ordainketa bete behar da. Goizetan Udal Diru Bilketa bulegoan edo arratsaldetan Etxelilan. Matrikula ez da onartuko fitxa bete eta ordaindu arte.

Erakusketei dagokienez hiru antolatu dira: Saturraran, 1938-1944 (azaroan eta abenduan), Opil eta muxilen binetak (urtarriletik martxora) eta Ondarrutik sortzen duten emakumeak (apiriletik ekainera). Etxelilaren ohiko ordutegian egongo dira ikusgai: martitzenetik barikura 16:30etik 20:30era.

[IRAKURRI HEMEN PROGRAMA OSOA]

Parte hartze guneak herriko emakumeek taldean parte hartu dezaten antolatutako espazio anitzak dira. Aurten ere lau gune egongo dira: Aringaingan (urriaren 7an, eguenean 19:00etan aurkeztuko da Etxelilan), Literaturaz eztabaidatzeko gunea, Andrabanda Feminista eta Neska Gazteen Txokoa.

Urriaren 13an hasiko da lehenengo eztabaidagune feminista: algara mutilatuak. Umorearen aho-bikotasunaz, feminismotik, liburuaren aurkezpena eta solasaldia Ane Labaka Mayoz bertsolari, sortzaile eta ikerlariaren eskutik, urriaren 13an eguaztenean, 18:30ean Etxelilan.

[IRAKURRI HEMEN PROGRAMA OSOA]

Haurtzaindegi zerbitzua. Ikastaro guztietarako eskainiko da haurtzaindegi zerbitzua. Ezinbestekoa da zerbitzu hori beharko dela jakinaraztea astebete aurretik. Txirrimorraski ODLTk eskainiko du zerbitzua.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina