Urriaren 30ean jarriko da martxan berriz ere Liburuen Amuak irakurle taldea

0

Berriro ere martxan da, beste urte batez, Ondarroako Liburuen Amuak irakurle taldea. Aurten ere lau liburu irakurri eta hizketagai izango dituzte irakurle taldean. Zuk ere libururen baten solasaldian parte hartu nahi izanez gero deitu eta eman izena.

Hauek dira aurten Liburuen Amuak saioetan komentatuko diren liburuak:

  • Urriak 30, zapatua: Proleterka, Fleur Jaeggy idazlearena.
  • Azaroak 27, zapatua: Argiantza, Pello Lizarralderena.
  • Otsailak 26, zapatua: Atzerrian, Nerea Baldarena.
  • Martxoak 26, zapatua: Gatsby handia, Francis Scott Fitzgeraldena.
  • Maiatzak 28, zapatua: Nobela errealista bat, Joxean Agirrerena.

Solasaldi guztiak zapatuetan izango dira, 10:00etatik 12:00etara bitartean Txomin Agirre udal liburutegian, Joxemari Urteagaren gidaritzapean.

Solasaldiren batean parte hartu nahi dutenek udal euskara zerbitzuko 946833668 telefono zenbakian edo mrey@ondarroa.eus posta elektronikoan eta udal liburutegiko 946833343 telefono zenbakian edo liburutegia@ondarroa.eus posta elektronikoan eman dezakete izena.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina