Udal berdintasun plana idazten jarraitzeko saio irekia egingo da Etxelilako erabiltzaileentzat azaroaren 10ean

0

Irina Alkorta Bedialauneta, Berdintasun zinegotzia: “Etxelilako erabiltzaileei zein interesa duen orori gonbidapena zabaltzen diegu datorren azaroaren 10ean, 18:00etan Etxelilan egingo dugun saio irekian parte hartzera, prozesu guztian bultzatu nahi izan dugun parte hartzeari jarraiki, ahalik eta ekarpen eta iritzi gehien eta anitzenak jasotzea lortu nahi dugulako”.

Aurten, Ondarroako Udalaren Berdintasun Sailak bultzatuta, IV. Berdintasun planerako lanketa prozesua martxan dago. Horretarako, aurreko hilabeteetan diagnosi faserako zenbait eragileekin lan saio eta eztabaidaguneak egin dira Ondarroako emakume eta gizonen berdintasunaren inguruko analisia egiteko eta lehentasunak identifikatzeko.

Horrela, 3 ardatzen inguruko azterketa egin da, emakumeen ahalduntzea eta parte hartzea, ekonomia eta gizarte antolakuntza eta emakumeen aurkako indarkeria. Aldi berean, Udalak berak bere barne antolaketan berdintasuna bermatzeko hartu beharreko konpromisoak ere aztertu dira.

Oraingoan, eta behin betiko Plana lantzeari begira, Etxelilako erabiltzaileei zuzenduta zein interesa duen orori begirako lan saio irekia egingo da. Lan saio horren helburua orain arteko prozesuan jasotako ekarpenekin osatzen ari den IV. Berdintasun Planaren zirriborroa ezagutzera ematea eta honen inguruan ekarpenak jasotzea da.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina