Andra Marietako eraso matxisten aurkako protokoloa eragile eta herritarrekin lantzeko saioa prestatu du udalak

0

Jaiek gune askeak eta seguruak izan behar dute, eta bertan parte hartu nahi duen edonorentzat gozamenerako gune. Hala ere, badakigu jaien testuinguruan erreproduzitu egiten dela egunerokoan bizi dugun indarkeria matxistaren zenbait molde, eraso sexista eta sexualak bereziki. Hori dela eta, Andra Mari jaiei begira eraso matxisten aurkako protokoloa landu, adostu eta herriratzeko lan saio bat prestatu du udalak: uztailaren 6an, eguaztena, 17:30ean Etxelilan.

Horregatik, aurten ere Emakume Kontseilutik, Radixu Irratiarekin koordinatua, Zapato Azuleri begira, hainbat jarduera eta tresna jarri ditugu martxan: eraso matxisten arreta zerbitzua abian jarri dugu eta horrekin batera, 2019ko jaietarako adostutako “eraso sexistei aurre egiteko protokoloa” oinarri bezala hartuta, txosnagunearekin elkarlanean, protokoloa landu dugu eta herriko taberna guztiekin konpartitu.

Emakume Kontseilutik eta Berdintasun Sailetik positiboki baloratzen dugu zabaldutako prozesua. Halere, lanketarekin jarraitu beharra dagoela uste dugu; horregatik, Andra Mari jaiei begira Ondarruko norbanako, elkarte eta eragileak animatu nahi ditugu, borroka honetan inplikatu daitezen.
Bide horretan, eraso matxistei aurre egiteko protokoloaren hobekuntzak adostu eta herrira sozializatzeko lan saiora gonbidatzen zaituztegu.

Uztailaren 6an, 17:30etan izango da Etxelilan. Aditu baten laguntzaz, Zapato Azulean identifikatutako hutsuneak eta hobetzekoak konpartitu eta Andra Mari jaiei begirako protokoloa adostea da helburua. Bakoitzak dagokion ardura hartuta eta guztion konpromisoz lortuko dugulako indarkeria matxistarik gabeko Ondarroa bat eraikitzea.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina