Eraso matxisten aurkako protokoloa landu dute herriko talde eta eragileek Andra Mari jaietarako

0

Ondarroako jaietara begira, herriko talde eta eragileek eraso matxisten aurkako protokoloa zehazteko batzarra egin zuten atzo (uztailak 6) Etxelilan. Ekarpenak egin eta hobekuntza prozesuarekin jarraitzea da helburua.

Batzarrera herriko hainbat talde, eragile eta taberna gerturatu ziren: Torrepe eta Noya tabernak, Ernai, Plazagain, Ondarroako Udala, EH Bildu, EAJ eta Etxelila. Denen artean herriko protokoloari ekarpenak egin zizkioten. Prozesu hau 2017an abiatu zen, orduko berdintasun zinegotzi Bisit Beiroren eskutik, eta azken bi urteetan pandemia dela eta landu ez den arren, aurten berriro ere hartu da eskuartean 2022ko Andra Mari jaiei begira. Protokoloaren helburua eraso matxista baten aurrean zer eta nola egin definitzea da, hau da, herri erantzuna nolakoa izan behar den zehaztea.

“Prozesu etengabea da hau, etengabeko hobekuntzan oinarrituta, eta ikasi ahala ekarpenak egiten ari garena”, zehaztu du Irina Alkorta Bedialauneta berdintasun zinegotziak. “Aurten gainera, Zapato Azulean gertatutakoetatik ere ikasi dugu eta ekarpen horiek ere egin ziren atzoko batzarrean”.

Ekarpen guzti horiei forma eman eta protokoloa idazten ari da orain aditu taldea. “Jaien esparruan zoritxarrez hazi egiten dira eraso matxistak eta horien aurrean jarduteko erantzun bateratu, antolatu eta kalitatezkoa eman ahal izatea baliatuko du herriko eragileekin landutako protokolo honek”.

Billurrak guaz jai!
Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina