Udalbatzen inguruan sortu den eztabaidaren harira, udalak zergatiak azaldu nahi ditu

0

Azken egunetan zenbait hedabidetan Ondarroako udalbatzak ez egitearen inguruan zabaldu diren informazioak direla eta, zenbait kontu argitu nahi ditu Ondarroako Udalak.

Hedabide horietan agertu den modura, udalbatzarik ez da egin urtarriletik gaur egunera bitartean, baina ez udal gobernuak nahi izan ez duelako, nahiz eta hori aditu daitekeen albiste horiek irakurrita. Udalbatzak ez egitearen arrazoia pertsonal falta izan da. Hau da, udalbatzak aurrera eramateko beharrezkoa den pertsonala bajan egon da, eta bere ordezko gisa aritu zitekeena ere bai, eta horregatik ezin izan du Alkateak udalbatzarik deitu.

Pertsona hauen ordezkoak kontratatzen ahalegindu arren, Ondarroako Udalak ez du lortu profil zehatz honetako langilerik ekartzea Ondarroara, beste administrazio batzuetako lan poltsetatik ere ez. Administrazio publikoaren araudia betez, beraz, ezin izan da pertsonal hori ordezkatzeko kontrataziorik egin.

Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga, alkatea: Urtarriletik hona ez dut udalbatzarik deitu aipatutako arrazoiengatik, eta bi udal taldeek zeukaten zergatiaren berri. Udalbatzak ez egiteak ez du esan nahi bi udal taldeei zuzendutako informazio faltarik egon denik edo kontu arrazoiak eman ez direnik”.

Orain, hutsune horiek beteta, maiatzaren 24an egingo da udalbatza, ohi modura hilabeteko azken astean eta Kofradia Zaharrean.

Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak azpimarratu du 2011az geroztik hilabetero egiten direla udalbatzak Ondarroako Udalean, nahiz eta hilero egiteko derrigortasunik ez izan, Ondarroa ez baita 20.000 biztanlera iristen hilabeteroko maiztasunera behartuta egoteko. “Hala eta guztiz ere, agintaldi bakoitzaren hasieran, hilabetero udalbatzak egitea adostu izan dugu, gardentasuna hori dela iritzita”. “Abuztuan ez ezik, hilabetero egiten ditugu udalbatzak, ez-ohiko arrazoiren bat tarteko egon ez bada behintzat”.

“Gardentasunarekin aritu gara, eta orain ere ez daukagu azalpenak emateko trabarik”.

Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga, Ondarroako alkatea.
Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina