Zapato Azulean indarkeria matxista prebenitzeko formakuntzak antolatu ditu Udalak herriko eragileentzat eta tabernarientzat

0

Udal Berdintasun arloak indarkeria matxista prebenitzeko lanketa abian jarri du Zapato Azulari begira. “Aurreko urtean landutako proposamenean sakontzeko asmoa dugu; besteak beste, lan saioak aurreikusten ditugu, tabernariekin zein herriko kolektibo ezberdinekin, baita txosna gunearekin ere”, adierazi du Irina Alkorta Bedialauneta berdintasun zinegotziak.

Hori dela eta, dei egiten du udalak datorren ekainaren 21ean, goizeko 9:00etan, Etxelilan egingo den lan saioan parte hartzera.

Lan saioaren helburu nagusienak honako hauek izango dira:

-Jaiei begira, eraso matxistei aurre egiteko, herriko eragile, elkarte eta taberna desberdinen arteko protokolo bateratua adostea.

-Indarkeria matxisten arreta zerbitzuaren gaineko informazioa ematea

Eskertuko genuke aurretiaz izena ematea, ekainaren 15a baino lehen. Tabernaren izena eta parte-hartu nahi duten pertsona kopuruarekin mezu bat bidali posta elektronikoz edo WhatsApp bidez:

etxelila@ondarroa.eus / 664 547 367 (WhatsApp)

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina