‘Andrak Erramutan’ ekimena abiarazi dute Ondarroan

0

2018an, Orioko andra talde batek Orio-Bilbo-Orio itsasbidea egin zuen, sasoiko emakumeek ere
erramutan egin eta itsasoan ibili daitezkeela erakutsiz. Ibilbidean, Ondarroatik pasatu ziren, eta hemen ere aztarna laga zuten: ondarrutar andra talde batek esan zuen, “eta Ondarrun be, andrak erramutan, zeatxik ez?”.

Hala, Arraun Elkartearekin berba egin ondoren eta Udalaren Berdintasun Sailaren laguntzarekin,
urritik eta ekainera aukera egongo da 45 urtetik gorako emakumeak arraunean ikasi eta udan
itsasoratzeko, seguruenez, Oriora joateko, ideia han sortu zelako eta Orioko emakumeak hasitako
ibilbideari aitortza eta jarraipena emateko.

Udal ordezkarien harrera ‘Zergatik ez?’ espedizioari, 2018an.

Andrak erramutan proiektua Ondarroako sasoiko emakumeentzat da, kirola egin ala ez, helburua
arraunean ikasi eta itsasoa hartzea delako, emakume gazteek hartuta dutelako, baina sasoiko
emakumeek oraindik ez, eta hori konpondu beharra dago, jabekuntza kolektiboaren bitartez.
Proiektua feminista da, eta normalean kirolean ikusten ez den sasoiko emakumeen taldea
bisibilizatu eta elkarrekin itsasoa hartzea du helburu, kaleak hartzen diren moduan, itsasoa
hartzeko.

Esandako guztia azaltzeko, irailaren 12an, asteartea, bilera irekia egingo da Etxelilan 18:30ean,
zalantzak argitzeko eta izena emateko, baina uztailean ere apuntatu nahi izanez gero, deitu edo
idatzi: 94 613 40 08 (10:00-14:00). etxelila@ondarroa.eus

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina