Hautetsiek izango dituzten ardurak zehaztu dituzte

0

Ondarroako Udalaren uztailaren 12ko osoko bilkuran 2023-2027 agintaldian hautetsi bakoitzak izango duen ardura eta talde bakoitzeko kideek udal batzordeetan izango dituzten ordezkariak zehaztu ziren. Horrekin batera, udalaz gaindiko erakundeetan Ondarroako Udalak izango dituen ordezkariak zein izango diren eta udal-talde bakoitzeko bozeramaileak zein izango diren ere zehaztu zuten.

Uztailaren 4an egin zuten EH Bildu eta EAJ/PNV udal taldeek agintaldiaren antolaketa egiteko bilera udaletxean, eta bertan esandakoetan oinarrituz egin dute antolaketa.

Udalbatzak hilabetero egingo dira, orain arte moduan, hilabeteko azken asteko ostegunean 19:30ean Kofradia Zaharrean, herritarren irisgarritasuna bermatzeko.

Tokiko Gobernu Batzarra bost lagunek osatuko dute: Urtza Alkorta Arrizabalaga, Irina Alkorta Bedialauneta eta Naiara Burgoa Lizarraga EH Bildutik eta Aitor Basterretxea Alberdi eta Adina Carril Azkarate EAJ/PNVtik. EH Bilduren bozeramailea Irina Alkorta Bedialauneta izango da eta jeltzaleena Aitor Basterretxea Alberdi.

Udalaren baitako batzordeek azken agintaldietan modura jarraituko dute. Batzordeburu guztiak EH Bildukoak izango dira, eta horrez gain ordezkari bana izango dute EH Bilduk eta EAJ/PNVk. Alkateak bere eskumenak eskuordetu zituen batzordeburuengan atzoko plenoan. Bestalde, EAJ/PNVko izendapenak behin behinekoak direla esan zuen bozeramaileak plenoan, oraindik zehaztasunez erabakitzeko daukatelako nola egin antolaketa. Beraz, izendapen horiek aldatzeko aukera izango dute datozen plenoetan.

  • ANTOLAKETA BATZORDEA: Urtza Alkorta (batzordeburua). Irina Alkorta eta Adina Carril.
  • ONGIZATE BATZORDEA: Esti Arruti (batzordeburua). Nerea Lorenzo eta M.Dolores Etxano.
  • OGASUN BATZORDEA: Urtza Alkorta (batzordeburua). Irina Alkorta eta Aitor Basterretxea.
  • ANIZTASUN BATZORDEA: Nerea Lorenzo (batzordeburua). Esti Arruti eta Adina Carril.
  • KIROL BATZORDEA: Ibon Bergara (batzordeburua). Ion Iñaki Artetxe eta Aitor Basterretxea.
  • INGURUMEN BATZORDEA: Irina Alkorta (batzordeburua). Urtza Alkorta eta Miren Solabarrieta.
  • HEZKUNTZA BATZORDEA: Irina Alkorta (batzordeburua). Naiara Burgoa eta Adina Carril.
  • HIRIGINTZA BATZORDEA: Irina Alkorta (batzordeburua). Urtza Alkorta eta Aitor Maruri.
  • KULTURA BATZORDEA: Ion Iñaki Artetxe (batzordeburua). Ibon Bergara eta Aitor Basterretxea.
  • BERDINTASUN BATZORDEA: Naiara Burgoa (batzordeburua). Irina Alkorta eta M.Dolores Etxano.
  • EUSKARA BATZORDEA: Nerea Lorenzo (batzordeburua). Irina Alkorta eta Aitor Basterretxea.
  • PERTSONAL BATZORDEA: Irina Alkorta (batzordeburua). Urtza Alkorta eta Adina Carril.
  • TURISMO/MERKATARITZA BATZORDEA: Urtza Alkorta (batzordeburua). Ion Iñaki Artetxe eta Adina Carril.

Batzorde bakoitzeko idazkariak arloko teknikariak izango dira. Ingurumen batzordekoa, ostera, arkitekta izango da eta turismo/merkataritza batzordekoa, udal idazkaria.

Udalaz gaindiko erakundeetako ordezkaritzak ere zehaztuta geratu ziren:

  • LEA-ARTIBAI AMANKOMUNAZGOA: Urtza Alkorta, Irina Alkorta eta Aitor Basterretxea.
  • BERDINTASUN KONTSEILUA: Naiara Burgoa, Irina Alkorta eta M. Dolores Etxano.
  • UEMA: Urtza Alkorta, Irina Alkorta, Nerea Lorenzo eta Adina Carril.
  • BBKren BATZAR OROKORRA: Urtza Alkorta.
  • BILBAO BIZKAIA UR PARTZUERGOA: Urtza Alkorta.
  • EUDEL: Urtza Alkorta.
  • EUSKAL FONDOA: Esti Arruti.
  • UDALBILTZA: Urtza Alkorta.
  • HAURRESKOLAK: Irina Alkorta.
  • LEA ARTIBAI LANDA GARAPENERAKO ALKARTEA: Urtza Alkorta.
  • P.M. UNANUE UDAL MUSIKA ESKOLA: Irina Alkorta.

Plenoa amaitu baino lehen, alkateak bere eskumenak eskuordetu zituen udaltzainburuaren mesedetan, Ondarroako kaleetan abandonaturik dauden ibilgailuak bertatik kendu eta beharrezkoak diren tramite eta eginbehar guztiak gauzatzeko. Herriko kaleetan abandonatuta dauden ibilgailuek hartzen dituzten aparkalekuak ahalik eta denbora tarte gutxienean libre uztea da eskuordetze honen helburua.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina