‘Heldu da hegan egiteko ordua’ lanak irabazi du 2023ko herriko Beldur Barik lehiaketa

0

Urtero modura, azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, aurten ere Beldur Barik lehiaketa egin da Ondarroan eta Heldu da hegan egiteko ordua lanak irabazi du sari nagusia. 14 urteko neskek osatutako taldeak irabazi du herriko lehen saria. Hauek osatu dute taldea: Izaro Bengoetxea, June Arrizabalaga, Olatz Arrasate, Uxue Basaras, Ane Iriondo, Intza Alkorta, June Naberan eta Olatz Naberan.

Bigarren lan saritua Hormak higatu, arrakalak loratu izan da, eta Nora Etxaburu, Naroa Badiola, Irati Aranburu, Ekhi Arenaza, Doltza Txakartegi, Izaro Oñederra eta Nerea Lakak egin dute. Hirugarren saria Errealitatea irauli lanak irabazi du. Hau,  Paul Aranzeta, Ernai Badiola, Naia Brenes, Inar Eizagirre, Unai Etxaburu, Amaiur Etxaburu, Aiert Etxaburu, Izar Ibaibarriaga, Rodrigo Jefet, Naia Naberan, Izar Osa Garalde, Haritz Ramos, Aixa Rekalde, Eneko Rey, Anari Romeo, Irati Solabarrieta eta Aiur Alkortak egin dute.

Hemen dituzue ikusgai saritutako hiru lanak:

Heldu da hegan egiteko ordua. (1.saria)
Hormak higatu, arrakalak loratu. (2.saria)
Errealitatea irauli. (3.saria)
Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina