Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruko egitaraua aurkeztu du udalak

0

Herriko eragile feminista desberdinen eskutik eta martxoaren 8a bera ardatz hartuta, aldarrikapenez beteta eta kaleak hartzeko deia eginez egin dute deialdia. Emakumeen Nazioarteko Eguneko arratsaldea izango da ekitaldien puntu gorena.

“Garrantzitsua da egun hain berezietan kalean egotea eta aldarrikapenak are gehiago zabaltzea. Ondarroan urte guztian egiten dugun lanketa kalera atera eta indarra erakusteko aukera daukagu berriro ere, eta hori lortze aldera antolatu dugu egitaraua denon artean: Udala, Kontseiluaren eta Etxelilaren bitartez, Ondarruko Mugimendu Feminista eta beste hainbat eragile eta herritar. Urtero modura oso eskertuta gaude eta jendeari parte hartzeko deia egiten diogu”.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina