Nerea Lorenzo Gonzalez zinegotziak kargua utzi du, arrazoi pertsonalengatik

0

Nerea Lorenzo Gonzalez (EH Bildu) euskara eta aniztasun zinegotziak bere ardurak laga ditu Ondarroako Udaleko zinegotzi legez, arrazoi pertsonalengatik. Horrela jakinarazi zien udal gobernuko kideei eta udal teknikariei pasa den astean.

Urtza Alkorta Arrizabalaga alkateak eskerrak eman dizkio hilabete hauetan herriaren eta herritarren mesedetan egindako lanarengatik eta abian jarri dituen proiektuengatik, eta aipatutako proiektuek udalarentzat daukaten garrantzia azpimarratu nahi izan du. Eguazteneko plenoan emango da kargu uztearen berri ofizialki. “Oso eskertuta gaude Nereak udaletxean egin duen lanarekin, eta zabalik izango ditu beti gure ateak. “

Ordezkoa nor izango den zehazten ari da orain udal gobernua, eta erabakia irmoa den momentuan jakinaraziko da.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina