Gababusean gerta daitezkeen eraso matxisten aurrean eragiteko protokoloa lantzen hasi gara

0

Lea-Artibai eskualdeko herrietan barrena jaietara joateko eta ordu txikietan horietatik itzultzeko zerbitzua da Gababusa. Zerbitzu hau espazio segurua bilakatzeko helburuarekin, Gababusean gerta daitezkeen eraso matxisten kontrako protokoloa lantzeari ekin diote eskualdeko udaletako ordezkariek eta Lea Artibai Landa Garapenerako Alkarteak, Elhuyar enpresaren eskutik. Bidelagun izango dituzte, nola ez, eskualdeko mugimendu feminista eta zerbitzua eskaintzen duen autobus enpresa.

Gababusa, etxera seguru iristeko bitartekoa izanik, garrantzitsua da bere baitan gerta diatezkeen eraso matxisten inguruko protokoloa ere idatzita izatea, nola erantzun eta zer egin jakiteko.

Jaien inguruan dauden espazio eta abarretan indarkeria matxista saihesteko eta gertatzen denean nola jokatu jakiteko urratsak gero eta gehiago diren honetan, Gababus zerbitzuan ere protokolo bat ezartzea garrantzitsua dela uste izan da, jakinda, askotan, jaietako testuinguruetan asko areagotzen direla eraso matxistak.

Prozesua abiatuta dago jada, eta protokoloa udarako prest edukitzea da helburua.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina