Zinegoak zinemaldiaren baitan emanaldi bi eskainiko dira Ondarroan

0

Ondarroako Udalaren berdintasun sailak berriro ere Zinegoak zinemaldia herrira ekartzeko erabakia hartu du eta datozen egunetan bi emanaldi eskainiko dira Kofradia Zaharrean. Lehengoa, maiatzaren 12an izango da, domeka, eta bigarrena ere domekaz, ekainaren 9an. Emanaldi biak 19:00etan hasiko dira Kofradia Zaharreko bigarren solairuan.

Zinegoak, Bilboko LGTBIQ+ 21.Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdia da. Zghedapena ekimenaren bidez, beste herri batzuetara ere zabaltzen da jaialdi hau.

Maiatzaren 12an Transfariana luzemetraia eskainiko da. Joris Lachaise zuzendariaren lana da. (100min). Ustekabeko maitasun istorio bat emakume trans eta sexu-langile ohi baten eta FARCeko gizon errebelde baten artean. Kolonbiako espetxe batean hasi, eta aktibista transen eta armak utzia dituzten FARCeko militanteen arteko aliantza solidario bat sortuko da azkenean.

Ekainaren 9koa sei laburmetraiz osatutako emananaldia izango da: Mating, Dena asmatuta dago, Analog Z love, Precoz, Flores de otro patio eta La tentacion du panda roux.

Jatorrizko bertsioak euskaraz ez diren film guztiek azpitituluak edukiko dituzte euskaraz.

Filmak aukeratzerakoan, irizpide hauek jarraitu ditu Ondarroako Udalaren berdintasun sailak: emakume sortzaileen lanak izatea alde batetik eta bestetik haurtzaroan eta nerabezaroan fokoa ipinitako lanak izatea.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina