Mendi erronkako lehenengo zozketako irabazleek mendirako bastoi parea irabazi dute

0

Jon Jauregi, Jabier Argoitia “Txarru” eta Jose Andres Arrate “Urkixa” izan dira urtarrileko irabazleak

Mendi erronkako parte hartzaileen artean egindako zozketako lehenengo irabazleak izan dira Jon Jauregi, Jabier Argoitia “Txarru” eta Jose Andres Arrate “Urkixa”. Urtarrileko irabazleek, Aurrera Mendi Taldearen oparia jasoko dute; mendirako bastoi parea.

‘Urtarrilean 420 igoera eta 150 argazki baino gehiago jaso dira erronka honetan. Uste genuena baino parte hartze handiagoa eta zabalagoa izan du ekimenak, eta oso pozik gaude jendeak izandako erantzunarekin’ azaldu du Unai Barrenetxea kirol zinegotziak. Aurrerantzean ere mendira joateko gonbitea egin nahi die Udalak herritarrei. ‘Lagun artean edo familian ondo pasatu, kirola egin eta gainera Euskal Herriko txoko ezberdinak ezagutzeko aitzakia bat da erronkarena’ gaineratu du Barrenetxeak.

Hurrengo zozketa, martxoaren hasieran izango da eta hilabete horretako babeslea Loaldi Altzariak denda izango da, opari moduan nordiko bat zozketatuko da. Erronkako antolatzaileek oraindik ere babesle bila jarraitzen dutela gogorarazi nahi izan dute eta parte hartzeko interesa dutenei ondorengo helbidera idazteko eskaria egin nahi izan die: kirolagenda@gmail.com

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina