Zaldupe udal kiroldegiko gimnasioan indarra lantzeko makineria berria jarri da, 30.000 euroko inbertsioa eginda. Makinak prest daude eta bihar (martitzena) zabalduko da berriro gimnasioa. Lehen egunetan espero den erabiltzaile kopuru handia ikusita, hainbat neurri ipiniko dira asteon. Alde batetik erabiltzaile kopurua kontrolatzea da asmoa eta bestetik makinak behar modura erabiltzen ikasteko aukera edukitzea monitore baten eskutik.
Goizeko 07:30ean zabalduko da kiroldegia eta horrekin batera baita gimnasioa ere. Erabilera librea egongo da goizez, 14:30ak arte. 11:30etik 14:30era, monitore baten atentzio pertsonalizatua jasotzeko aukera egongo da.
16:00etatik 21:00etara bitarte, esan bezala aste honetako martitzenean eta eguenean, ordubeteko txandak antolatuko dira. Gehienez ere 15 pertsonakoak izango dira eta erreserba egin beharko da harrerako telefonora deituz: 946134209. Honen helburua da lehen egunetako jendetza kontrolatzea, aforoak errespetatzea eta monitoreen zerbitzua eman ahal izatea, erabiltzaileek izan ditzazketen zalantzak argitzeko. Barikuan (maiatzak 3), gimnasioaren erabilera librea izango da, erreserbarik gabe. Datorren astetik aurrera ere erabilera ohi modukoa izango da eta gainera monitorearen goizeko zerbitzua maiatzaren 10era arte mantenduko da.
Aipatzen diren ordu tarte eta erreserba sistema honek astebeteko iraupena izango du. Helburua da lehen egun hauetan hurbilduko den jende kopurua kontrolatzea, makinak behar modura ezagutzeko aukera erabiltzaile guztiek izatea eta kalitatezko zerbitzua erabiltzaile guztiei bermatzea, segurtasunez.