Bihar goizean atzo hustutako 92 etxebizitzeko bizilagunek etxean sartzeko aukera izango dute

0

Atzo hustutako 92 etxebizitzetako bizilagunek, bihar, 10:00etatik 11:30etara behar dutena hartzeko etxean sartzeko aukera izango dute. Beti ere, goizean egindako lehenengo neurketek arriskurik ez dagoela adierazten badute.

Krisi mahaia goizeko lehenengo orduan batuko da berriro ere, eta bertan iragarpena ona dela ikusten bada, atzo etxea utzi behar izan zuten herritarrek behar dutenaren bila sartu ahal izango dira beraien etxeetan.

Horretaz gain, 12:00etan auzotarrekin bilera egingo du Udalak Kofradia Zaharrean.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina