San Inazio kaleko, 40 ataritik 46rainoko bizilagunek, beraien etxeetan sartzeko aukera izango dute. Pisu bakoitzetik bi pertsona sartu ahal izango dira, 30 minutuz, eta atarian NAN dokumentua erakutsi behar izango dute. Udaletik, Suhiltzaile, Ertzain eta Udaltzainen aholkuak uneoro errespetatzeko eskaria egin zaie herritarrei.
Beharrezko dituzten gauzak hartzeko aukera izango dute herritarrek gaur arratsaldean. Bakoitzak premiazkoak dituen objektuak hartzeko aukera izango dute: erropa, hozkailuko gauzak, dokumentazioa, dirua, botikak, elementu informatiko txikiak (mobilak, ordenagailu txikiak…). Gaur garajeetara sartzeko aukerarik ez dute izango.
Bizilagunak etxeetara sartzen ari diren bitartean, suhiltzaileak, Ertzainak eta Udaltzainak egongo dira segurtasun neurriak bermatzeko lanetan. Horretaz gain, geologo eta topografoak mendiaren joera zaintzen egongo dira, ezer larria gerta ez dadin.
Aurrerago ere, etxeetan sartzeko beste aukera bat izatea aztertzen ari da Udala.