Gaur goizean San Inazio kaleko merkatariek eta bizilagunek gauzak hartzera sartzeko aukera izango dute

0

Gaur goizen teknikariek datuak egonkorrak direla aurreratu dute eta beraz, ostiralean hustutako etxebizitza eta lokaletako bizilagunek aukera izango dute gauzak hartzeko. Dena den, teknikariek mendiaren beheranzko joera mantentzen dela esan dute eta beraz, larrialdi egoera batean gaudela gogorarazi die herritarrei.

Etxebizitzetako bizilagunek 30 minutuko tartea izango dute, eta atzo egin zen moduan txandak sartu ahal izango dira. Merkatariek ostera, ordu ta erdiko tartea izango dute beraien lokaletan sartzeko. Batez ere premiazkoak diren gauzak edota iraungitzeko arriskua duten produktuak hartzeko tartea izango dela adierazi zaie udaletik. Ezin izango dute tamaina handiko gauzarik hartu: apalak, mahaiak… Horretaz gain atzo egin moduan NAN dokumentua erakutsi behar izango dute sarreran eta irteeran.

2016-03-13

Horren ostean, Udalak ostiralean hustutako herritarrekin bilera egingo du 12:00etan Kofradia Zaharrean.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina