Alokabidek kudeatuko ditu eskualdeko etxe hutsak
Eskualdeko alkateak Ondarrun elkartu dira ondarrutarrei euren elkartasuna adierazi eta bide batez, euren herrietako biztanleei dei berezia egiteko. Helburua, eskualdeko herrietako etxe hutsak Ondarruko Kamiñaldeko lubiziak kaltetutako herritarrek erabilgarri izatea da.
Horregatik eskualdeko alkateek dei berezia egin diete euren herritarrei etxe hutsak baldin badituzte 630 407 726 telefono zenbakira deitu edo ondarroa-alokabide@alokabide.eus helbidera idatzi eta euren etxeak eskuragarri jartzeko. Etxe horiek Alokabidek kudeatuko dituela adierazi dute .