60 urtetik gorakoek parkeetako kirol makinak erabiltzen ikasteko ikastaroa martxan

0

Nagusienek ere kirola egin eta osasuna zaintzeko aukera izan dezaten, parkeetako soinketa makinak erabiltzen ikasteko ikastaroa abiatu du Ondarroako Udalak. Gaur izan da lehenengo saioa eta bertaratutakoei ikastaroaren aurkezpena eta bakoitzaren egoera ezagutzeko testa egin dizkiete adituek. Ondoren testaren emaitzak ikusi eta pertsona bakoitzari dagozkion ariketak jarriko dizkiete begiraleek.

Gaurtik hasita, bi hilabeteko iraupena izango du ikastaroak eta interesa dutenak eguenetan, 9:30ean elkartuko dira kiroldegian. Eguraldi txarra egiten duenean kiroldegian egingo dituzte ariketak, bestela parkean bertan.

Ondarroako Udalak garrantzia ematen dio osasunaren zaintzari. Horregatik adin guztietan kirol egin eta ohitura osasungarriak sustatzeko ikastaro berria jarri du martxan.

DSC_0091 DSC_0092 DSC_0093 DSC_0094 DSC_0095

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina