Erdi Aroko Azokako batzordea apirilaren 19an batuko da jaia nola antolatu erabakitzeko

0

Erdi Aroko Azoka antolatzen duen batzordea apirilaren 19an elkartuko da berriro aurten jaia nola antolatuko duen erabakitzeko.

Atzo batzordeak egindako bileran jaia antolatzen duten talde batzuek, udalak emandako diru partida Kamiñaldeko kaltetuentzat lagatzeko egindako proposamena aztertu zuten. Proposamenean, Erdi Aroko jaia antolatzeko erabiltzen den udal partida San Ignazio kaleko biztanle eta merkatarien egoera larria pairatzeko udalaren esku uzteko nahia azaldu zuten Hondar Ahua guraso elkarteak, Abantin guraso elkarteak, Ondarroako BHI eta Zaldupe Ondarroako eskola publikoak.

Gaia atzo egindako batzordean aurkeztu ostean, elkarte bakoitzak etxe barruan kontsulta egin eta jaia zelan antolatuko den erabakitzeko hurrengo apirilaren 19an, 19:00etan jari dute hitzordua.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina