San Juan bezperan sua egiteko baimena eskatzeko epea zabaldu da, apirilaren 30era arte

0

Ondarroako Udalak San Juan bezperako sua egiteko baimenak eskatzeko epea zabaldu berri du, eta horrela egongo da apirilaren 30eko 13:00a arte. Eskaerak telematikoki edo aurrez-aurre (Udal Erregistro Orokorrean) aurkeztu daitezke.

Epea apirilaren 30ean amaitzearen arrazoia da, herrigunean eskumena daukaten beste administrazio publiko batzuekin udalak egin beharreko izapideak behar den modura eta dagozkion epeen barruan egiteko denbora izatea da.

Udaletik gogorarazi dute suaren eremua Ondarroako Udalak mugatuko duela. “Edozein eraikin, ibilgailu, argindarraren lineetatik edo landaredi altutatik urrun kokatu beharko da sua. Gutxienez, sutarako egur-piloaren altuera baino 5 aldiz urrunago”. Sutara edo haren ingurura, besteak beste, honakoak botatzea galarazita dago:  piroteknia-objektuak, esprai, ontzi, zabor edo plastikoak, arriskutsuak izateaz gain, ke toxikoak sor ditzaketelako.  Haizeak indarrez jotzen badu, baliteke sua bertan behera utzi behar izatea.

Eskatzailearen ardura izango da (norbanakoa edota elkartea) suaren antolaketa, materiala pilatzen hasten diren unetik sua itzaltzen den unera.

SUA PIZTUTA DAGOEN BITARTEAN:

  • Sua pizteko ez erabili alkohola edo gasolina bezalako likido sukoirik.
  • Mangera bat, sua jotzekoak edo su-itzalgailu bat izan beti inguruan, badaezpada.
  • Jaia bukatzean, egiaztatu ez dela txingarrik edo hausberorik geratzen, ura, harea zein lurra erabiliz horretarako.

ERREZ GERO ZER EGIN?

  • Uraz busti berehala azala erre den partea, tarte luze batean (15 minutuz).
  • Hasieran, ez jarri pomadarik, ezta desinfektatzailerik.
  • Erredura sakona edo zabala bada, deitu SOS DEIAK 112 zerbitzura, eta eraman zauritua osasun-zentro batera, erretako aldea airean utzita edo “serum”ez bustitako gasa esteril batez estalita.

Baimena eskatzen duen norbanakoak edo elkarteak Ondarroako Udalak jarduera honetarako ezarritako betebeharrak eta gomendioak betetzea dakar. Hauek ez betzetzeak hurrengo urteetarako baimenik ez ematea ekar lezake. 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina