Maiatzaren 18an (zapatua) ospatuko den Antxoa Egunean salmenta postuak ipini nahi dutenentzako eskaerak egiteko epea zabalik dago, maiatzaren 3rarte. Salmenta postu hauek Kantoipe kalean ipiniko dira, aurreko urteetan modura, elizpean. Postu hauek ez dira herriko taldeek ipintzen dituztenak.
Eskaera, eredu ofizialaren bitartez aurkeztu beharko da, bai telematikoki edo bai aurrez-aurre, Alamedan dagoen Udal Erregistro Orokorrean.
2024ko prezioa publikoa hau da: m/l bakoitzeko (1,5 metroko sakonera) eta eguneko 17,49 euro. Udalak ez du saltokientzat azpiegiturarik ipiniko.
HONEKIN LOTUTA:
Azaleko argazkia: Lea-Artibai eta Mutrikuko HITZA.