Goizeko 9:00etan sartu dira San Ignazio kaleko lehenengo bizilagunak beraien etxeetan gauzak hartzera. 40A etxebizitzako 1-2 solairuak eta 44B etxebizitzako 1-2 solairuetako bizilagunak izan dira etxeetan sartzen lehenak.
Ordu beteko tartea izango dute beraien etxeetatik behar duten guztia hartu ahal izateko. Hauek bukatutakoan, 10:00etan 40A etxebizitzako 3-4 solairuak, 42A eta 42B etxebizitzetako 1.solairua eta 44Bko 3-4 solairuak izango dute etxeetan sartzeko aukera. Hauek ere ordu beteko tartea izango dute gauzak hartzeko.