Idurre Bideguren Bermeoko alkatea, Benito Ibarrola Bermeoko alkateordea eta Iñaki Arrizabalaga Zumaiako alkate ohia Ondarroako udal ordezkariekin batzartu dira gaur goizean Ondarroako Udalean.
Esperientziak trukatu eta bizitakoak emandako irakaspenak elkarbanatu dituzte Zunbeltz Bedialauneta Ondarroako alkatea eta Eneritz Basurko Hirigintza zinegotziarekin. ‘Beste herrietan gertatutakoak Ondarroakoarekin ez dauka zerikusirik baina prozesuan antzekotasun ugari daude eta eman dizkiguten aholkuak lagungarriak izango direla pentsatzen dugu’ azaldu du bilera bukatutakoan Ondarroako Alkateak.